Eu

Euskadin ikertzaileak erakartzea babesteko eta industria doktoretzak sustatzeko BIKAINTEK laguntzen programarako 6.550.000 euro (Gobernu Bilera 2018-03-20)

2018.eko martxoak 20

Gobernu Kontseiluak BIKAINTEK programaren laguntzen deialdia onartu du, industria-doktoretzak egiteko eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikertzaileak erakartzeko. 

Era horretan, 2018ko ekitaldi honetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo produkzio-instalazio bat duten enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileetan industria-doktoretzak egiteko laguntzak arautzen dira eta laguntza horiek jasotzeko deialdia egiten da. 

BIKAINTEKek ere aurreikusten du enpresek doktore tituludun ikertzaileak erakartzeko laguntza ematea; era horretan, pertsona horien ibilbide profesionalaren hasieratik euren laneratzea sustatuko da eta euskal produkzio-ehunaren lehiakortasuna handituko da bertara talentua erakarriz. 

Jaurlaritzak 6.550.000 euro bideratuko ditu helburu horiek lortzeko. Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak, kanal elektronikoaren bitartez, tramitatzeko zehaztapenak ondorengo egoitza elektronikoan daude eskuragarri xxxxxaren xxxxera arte:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/  (gaztelaniaz)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskaraz) 

Eskaera egin ondoren espedienterako sarrera eta gainerako tramiteak bide elektronikotik egingo dira, honako helbide hauen bitartez:

http://www.euskadi.eus/misgestiones

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

Espezializazio adimendunean oinarrituta dagoen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana —Euskadi 2020 ZTBP— da datozen urteetan I+G+B-ko politikak garatzeko Eusko Jaurlaritzak duen programazio-tresna.

Talentu ikertzailearekin loturik, Plan honek, besteak beste, ondorengo lan-ildo hauek ditu:

-   Ikertzaileak enpresa-ehunean sartzea.

-   Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileen eta enpresen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzea.

-   Esparru zientifiko-teknologikoan genero-etena murriztea, aukeren, eskubideen eta erantzukizunen berdintasuna sustatuz.

ZTBESeko eragileetara eta enpresetara giza kapital ikertzailea erakartzen laguntzeko tresna gisa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, orain arte, Berrikertu programa erabili du. Programa horren bitartez, orain arte, doktore titulua zuten zein ez zuten ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntzak eman ditu.

Ildo horretatik, orain proposatzen den arauak ondorengo jarduketa hauek aurreikusten ditu:

-   Doktore titulua duten ikertzaileak kontratatzeko laguntzak.

-   Doktoretza-ikasketak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko —ZTBES— enpresatan edo eragile jakinetan egingo dituzten pertsonak kontratatzeko laguntzak.

Doktore-tituludun ikertzaileak kontratatzeko laguntzen ildoak orain arte indarrean egon den Berrikertu programaren filosofia bera jarraitzen du, jarduerak enpresa-sektorean burutuko dituzten doktore titulua duten pertsonen kontratazioa batera finantzatuko baitu. Zentzu horretan, aipatutako ildoaren bitartez, doktore gisa euren prestakuntzan bereziki garatutako gaitasunak dituzten pertsonak enpresa-ehunean sartzen laguntzen da, eta enpresen talentu- eta lehiakortasun-maila igotzen da.

ZTBESeko eragile jakinetan edo enpresetan doktoretza-ikasketak egingo dituzten pertsonak kontratatzeko laguntzen bitartez, bestalde, talentua atxiki nahi da eta doktoretzako ikasleak EAEko enpresa-ingurunetan I+Gko proiektuak garatzeko baldintzetan kokatu nahi da. Aldi berean, euskal industria-ehunaren lehiakortasuna eta nazioartekotzeko gaitasuna handitzen laguntzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko