Eu

Eusko Jaurlaritzak 15.000 euroko diru laguntza du euskal fundazio sektorearen prestakuntza eta zabalkunde jardueretarako (Gobernu Bilera 2018-03-20)

2018.eko martxoak 20

Helburua da legeak euskal fundazioei exijitzen dizkien betebeharren berri izatea, horien elkartegintza sendotzea eta fundazio-sektorearen profesionaltasunari bide ematea 

Gobernu Kontseiluak, gaur, FUNKO Fundazioen Euskal Konfederazioari zuzeneko diru-laguntza ematea onetsi du, legeak euskal fundazioei exijitzen dizkien betebeharrei buruzko prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak finantzatzeko, alegia, beren betebeharren ezagutza hobetzeko prestakuntza eta zabalkunde-jardunaldiak, besteak beste, betebehar juridikoak eta kontabilitatekoak, lege- edo zerga-arloetakoak. Laguntza horren helburua, halaber, fundazioen elkartegintza sendotzea eta fundazio-sektorearen profesionalizazioari bide ematea ere bada. 

Gobernuak, horrela, 15.000 euroko diru-laguntza zuzena du; izan ere, bere ustez garrantzitsua da bere betebeharrak egokiro eta ziurtasunez ezagutzea eta beharrezkotzat jotzen da, bai administrazioarentzat, bai fundazio-sektorearentzat berarentzat, administrazio elektronikoaren eskakizun berrietara egokitzea.   

FUNKO, une hauetan, Euskadin fundazio-sektoreko erakunde guztiak batzen dituen entitate bakarra da; hori dela eta, diru-laguntza hau zuzenean ematen zaio, eta ez deialdi arrunt eta orokorraren bidez. 

Adostu denaren arabera, aurrerantzean, aplikaziorako eta segimendurako batzorde misto paritarioak, alde sinatzaile bakoitzetik –Eusko Jaurlaritza eta FUNKO– bi ordezkarik eratuko duenak, diru-laguntza honen helburu diren jarduerak egiten direla kontrolatu eta zainduko du. 

FUNKO 

FUNKO Fundazioen Euskal Konfederazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 2003an sortu zen, eta honako hauek ditu helburu, besteak beste: euskal fundazioen bide eta topaleku eta lankidetza-gune izatea. Gainera, sektorearen interesen eta botere publikoekiko harremanaren aldeko ahotsa da. Horrela, FUNKOk euskal erakundeekin dihardu lankidetzan politika sektorialen eta jarduketa-programen diseinuan, betearazpenean eta ebaluazioan, bai eta euskal administrazioekiko lankidetza-hitzarmenen bidez ere .

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko