NIK Patrika Digitala
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eguneratu da euskal sektore publikoko Kargu Publikoen Katalogoa (Gobernu Bilera 2018-03-20)

2018-03-20

Katalogoa, dagoeneko, herritarren esku dago www.euskadi.eus web-orrialdean, baina, gainera, eguneratzea EHAAn argitaratuko da

Dokumentu hau Gobernuak ahalik eta gardentasun handienerako, publizitate aktiborako eta informazio publikoaren eskubiderako duen konpromisoaren ondorioz eguneratuko du 

Gobernu Kontseiluak, gaur, “Euskal Autonomia Erkidegoko Kargu Publikoen Katalogoa” eguneratzea onetsi du; horrela, azaroaren 15eko 156/2016 Dekretua betetzen da; dekretu horren bidez ebazten da Gobernuak onetsi egingo duela urtero katalogoa eguneratzea, urteko lehen hiruhilekoan zehar, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, EHAAn, argitaratuko dela. 

Katalogoa bera sortzeko dekretuan -azaroaren 18ko 216/2014 Dekretuan- ezartzen den bezala, Eusko Jaurlaritzak herritar guztientzat eskuragarri jartzen du web-orrialde ofizialean (www.euskadi.eus), konpromiso gisa, erantzukizun publikoko karguak betetzen dituzten pertsonei buruzko informazio guztia izateko eskubidearekin, gardentasun osoarekin eta publizitate aktiboarekin. 

Katalogo honetan, “Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publiko”ko kargu publikoen eta behin-behineko karguen postu guztiak jaso ditu, bai eta Eusko Legebiltzarrak onetsitako “ekainaren 26ko 1/2014 Legearen (Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituena) 2.1.e) artikuluan jaso diren organo eta erakunde”etako kargu publikoen eta behin-behineko langileen postu guztiak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko