Berriak Lehendakaritza
Eu

Kirolaren tratamendua landuko du aurten kode deontologiko ez sexista sinatu zuten komunikabide eta agentzien sareak

2018.eko martxoak 22

Gaur goizean Bilbon Komunikazio eta Publizitate ez sexistarako Begira batzordearen bultzadaz sortutako kode deontologikoa bultzatzeko komunikabide eta agentzien sarearen bosgarren bilera egin da. Aurten sareak burutuko dituen lanak kirolaren tratamenduari buruzkoak izango dira. Hau dela eta, gaurko jardunaldian ponentzia eskaini du Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Komunikazio irakaslea den Clara Sáinz de Barandak. Ondoren tailerrak egin dira bertaratutako komunikabide eta agentziekin. 

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, ireki du jardunaldia eta bereziki eskertu du kirol arloko profesionalen partehartzea. Landaidak azaldu du kirol profesionalean ez ezik, afizionatuen kirolean eta eskola arlokoan ere zentratuko direla lanak. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Clara Sainz de Baranda