Berriak Osasuna
Eu

Ia 93.000 pertsonak eman dute izena Osakidetzaren 2016-2017 EPEn aurreko EPEren guztizko izen emateak gaindituz

2018.eko martxoak 16

Atzo amaitu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian pasa den otsailaren 15ean argitaratutako lehenengo 20 kategorietan izena emateko epea, eta bertan daude eskaera gehien jaso dituzten lau kategoriak

 

EPE 2016-2017an izena emateko epea hasi zenetik, pasa den otsailaren 16tik, ia 93.000 pertsonak eman dute izena Enplegu Publikorako Eskaintzan. Eskaintza 3.335 lanpostutakoa da, eskainitako lanpostu kopuruaren arabera Osakidetzak egiten duen bigarren handiena, eta jada 2015eko deialdiko izen-emate kopurua gainditu da (60.000koa izan zen). Izena eman duten pertsona kopuruari dagokionez, Osakidetzak inoiz egin duen EPE handienetakoa izan daiteke.

Ildo horretatik, Osakidetzaren Giza Baliabideetako zuzendari Juan Carlos Sotok nabarmendu duenez, datuek aditzera ematen dute EPE berri hau ilusioa pizten ari dela izena eman duten pertsonengan eta, beraz, Osakidetza lan egiteko enpresa erakargarria dela, izena eman eta Osakidetzan lanpostua lortzeko helburua duten Euskadikoak diren pertsonentzat zein Euskaditik kanpokoak direnentzat.

Halaber, azpimarratu du garrantzitsua dela EPEak bi urtean behin antolatzea langileei egonkortasuna emateko. Osakidetzaren Giza Baliabideetako zuzendariaren hitzetan, EPE berri hau oso eskaintza garrantzitsua da Osakidetzako langilegoa gaztetzeko, eta urteetan zehar pilatutako bete gabeko lanpostuak betetzea eta langileen % 95 egonkortzea ahalbidetuko du.

Orain artean, 92.694 eskaera erregistratu dira, eskainitako 86 kategoria eta espezialitate medikoetan. Horien artean, gehiengo handi bat emakumeak dira, zehazki 70.237 (% 76a) eta22.457 gizonak dira. Hautagaien jatorriari dagokionez, % 19 inguru Euskaditik kanpokoak dira, guztira 17.507 pertsona.

Kategorien arabera, atzo amaitu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian pasa den otsailaren 15ean argitaratutako lehenengo 20 kategorietan izena emateko epea, eta bertan daude eskaera gehien jaso dituzten lau kategoriak, hala nola: jagoleak, 18.134 eskaera; erizaintza, 13.942eskaera; oso gertu dago erizaintzako laguntzailea kategoria, 13.692eskaera eta 13.053 eskaera jaso ditu administrazioko laguntzaile kategoriak.

 

Kategoria

Eskaerak guztira

Emakumeak

Gizonak

EAE

EAEtik kanpo

JAGOLEA

18.134

10.369

7.765

16.664

1.470

ERIZAINTZA

13.942

12.364

1.278

7.665

6.277

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

13.692

12.641

1.051

10.256

3.436

ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEA

13.053

10.874

2.179

12.618

435

 

Halaber, atzo amaitu zen familiako mediku espezialitatean izena emateko epea eta 1.500 pertsonak eman dute izena; pediatrian 179 izan dira.

Kategoria

Eskaerak guztira

Emakumeak

Gizonak

EAE

EAEtik kanpo

FAMILIAKO MEDIKUA

1.500

1.141

359

1.038

462

PEDIATRIAKO MEDIKUA

179

      155

24

102

77

 

Izena emateko epea martxoaren 19ra bitarte zabalik dago beste 28 kategorietarako (EHAAn otsailaren 19an argitaratu zirenak) eta apirilaren 5era bitarte azken kategorietarako (martxoaren 5ean argitaratu zirenak).

Horien artean daude obstetrizia eta ginekologia kategoriak (orain artean 130 pertsonak eman dute izena), oftalmologia kategoria (92k eman dute izena) edo kirurgia ortopediko eta traumatologia kategoriak (129 dira izena eman dutenak).

 

Kategoria

Eskaerak guztira

Emakumeak

Gizonak

EAE

EAEtik kanpo

OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIAKO MEDIKUA

130

112

18

99

31

OFTALMOLOGIAKO MEDIKUA

      90

       62

      28

69

      21

KIRURGIA ORTOPEDIKO ETA TRAUMATOLOGIAKO MEDIKUA

129

       61

      68

100

      29

 

EPE eskaintza honek SATSE, SME Sindikatu Mediku eta UGT sindikatuen babesa du eta azterketak maiatza eta ekainean zehar egingo dira. Zehazki, espezialitate medikoak Gasteizen egingo dira maiatzaren 12tik aurrera, hiru asteburu jarraitan; gainerako kategoria profesionalak ekainaren 15, 16 eta 17an egingo dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-en (BECen) eta ekainaren 23, 24 eta 30ean eta uztailaren 1ean, Gasteizen baita ere.

Oharra: dokumentu erantsian bildu dira EPE 2016-2017an eskaintzen diren kategoria bakoitzaren EHAAko argitalpen-datak.

                                                                                 Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 16an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Ia 93.000 pertsonak eman dute izena Osakidetzaren 2016-2017 EPEn aurreko EPEren guztizko izen emateak gaindituz ➕ https://t.co/zbGJvi1A6V