Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi, Nafarroa eta beste 11 erkidego memoriarekin konprometitu dira demokrazian sakontzeko bidean

2018.eko martxoak 16

Bi egunez Iruñan egin den Memoria Historikoaren Autonomiarteko Sarearen I. Topaketa 13 Autonomia Erkidegoek sinatu duten Memoria Historikoarekiko duten konpromisoa jasotzen duen deklarazioarn israkurketarekin amaitu da.

Adierazpenaren testuak, bere hiru puntuetan, 1936ko golpe militarra eta diktadura frankista gaitzesteaz gain, sinatzaileek bakearekiko, errespetuarekiko eta tolerantziarekiko duten konpromisoa jasotzen da. Autonomia Erkidegoek Memoria Historikoarekiko duten konpromisoa adierazi dute, memoria indarkeriaren bidegabekeria gogoratzeko eta gizarte justuago, etikoago, solidarioago eta demokratikoagoa eraikitzeko tresna gisa, zoritxarreko gertakari haiek berriro gerta ez daitezen. Eta, azkenik, Giza Eskubideekin eta egiarako, justiziarako eta erreparaziorako biktimei zor zaien eskubidearekin duten konpromisoa adierazi dute beste behin.

Topaketan iraun dituen bi egunetan, memoria arloko politika publikoen arduradunak Erkidegoen arteko elkarlana sustatzeko eta esperientziak partekatzeko ahaldundu beharreko mekanismoez aritu dira. Horretarako, lehenengo egunean, Erkidego bakoitzak bere lan ildo nagusiak aurkeztu zituen eta bigarren egunean, exhumazioei eta DNA bankuei buruzko mahai-ingurua eta elkarlanerako formulak bilatzeko bilera egin dira.
Memoria Historikoarekiko konpromisozko adierazpen instituzionala irakurri ondoren, bertaratu direnek GR-225 mendi ibilaldiaren tarte bat bisitatu dute eta Urdanizen egiten ari den exhumazioan izan dira.
Erkidegoen arteko elkarlana eta koordinazioa izan da hain zuzen topaketa honen helburua nagusia. Nafarroako Gobernuak antolatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariaz gain, bertan izan dira, Andaluziako , Aragoiko, Asturiasko, Balear eta Kanariar Irletako, Kantabriako, Gaztela eta Leon-eko, Kataluniako, Valentziar Erkidegoko, Extremadurako eta Errioxako ordezkariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak