Berriak
qrcode

Bai Sareak berdintasun-planek enpresetan duten eragina biderkatzea du helburu

2018-03-19
  • Berdintasunaren aldeko entitateen sarea gaur goizean eratu da ofizialki, eta 60 entitatek beren konpromisoa sinatu dute.
  • Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da ekitaldiko buru eta enpresek berdintasunaren alde duten gero eta konpromiso handiagoa nabarmendu du.

Sektore anitzeko 60 enpresa eta entitatek Emakundek sustatutako Bai Sarea berdintasunaren aldeko enpresa- eta entitate-sarea eratzen duen konpromisoen dokumentua sinatu dute gaur goizean. Ekitaldiko buru izan da Iñigo Urkullu Lehendakaria eta azpimarratu du enpresek erantzukizuna dutela gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz aurre egiteko.

Lehendakariak adierazi duen moduan, sare kolaboratibo hau enpresek berdintasunarekin duten gero eta konpromiso handiagoa islatzen duen tresna da. Eusko Jaurlaritzak aurten onartuko duen Berdintasunerako VII. Planaren inguruko helburua biltzen du: berdintasuna eraldaketa sozial eta ekonomikorako beharrezko balio gisa aintzat hartzeko beharra.  “Onartu behar dugu antolakundeen estrategia, pertsonen kudeaketa, berrikuntza eta gizarteko eragina hobeagoak izango direla, gure antolakundeetan emakumeak eta gizonak daudela kontuan hartzen badugu”, baieztatu du.

Bai Sarea 60 entitatek osatzen dute eta  Entitate horiek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen bereizgarria dute. Horren helburua da lankidetzarako espazio bat izatea, berdintasun-planek antolakundeetan lan-merkatuaren genero-ezberdintasunak murrizteko duten eragina biderkatzeko. 2016an abiarazi zen enpresa-sarearen helburua da beste entitateekin esperientziak partekatzea, eta berdintasunaren aldeko politikak antolakundeetan indartu eta gure gizartean eragin handiagoa izatea. Berdintasunaren aldeko planak eta ekintzak enpresetan duten eragina biderkatzea du xede.

BAI SAREAren parte diren entitateek honako konpromiso hauek hartu dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna entitateko zuzendaritzatik sustatzea, emakumeak eta gizonak lanean modu parekidean kontuan hartzea, giza eskubideak eta ez diskriminazioa errespetatu eta defendatzea, langile guztien osasun, segurtasun eta ongizatea zaintzea, emakumeen garapen profesionala bultzatzea, berdintasunaren aldeko enpresa-garapenerako, erosketako eta marketing-eko praktikak sustatzea, ingurune soziolaboralean berdintasuna bultzatzea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatua eta hedatzea.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi du entitate sinatzaileek urrats berria eman dutela berdintasunaren alde sare horretan parte hartuz, eta nabarmendu du lotura estua dutela berdintasunak eta berrikuntzak, berdintasunak eta kudeaketa aurreratuak.  

 

Bai Sareari atxikitako entitateak

12 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    @aidaota
    2018-03-27

    Comentario de Twitter:
    RT @virtualware: #BaiSarea busca multiplicar el impacto de los planes de #igualdad en las empresas https://t.co/sVWQJwani6

  • Argazkia erabiltzaile
    @IdoIrizar
    2018-03-21

    Comentario de Twitter:
    RT @ThinkupLKS: Egun on! @prospektiker se suma a la red de empresas y entidades por la igualdad Bai Sarea https://t.co/dh3gl5Ki8j #BaiSar…

  • Argazkia erabiltzaile
    @ThinkupLKS
    2018-03-21

    Comentario de Twitter:
    Egun on! @prospektiker se suma a la red de empresas y entidades por la igualdad Bai Sarea https://t.co/dh3gl5Ki8j #BaiSarea

  • Argazkia erabiltzaile
    @MendizabalaFP
    2018-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @FuntsProject: Sesenta empresas y entidades vascas se alían para colaborar por la #igualdad #BaiSarea https://t.co/gs5y8jgyhK vía @Irekia

  • Argazkia erabiltzaile
    @IkaslanBizkaia
    2018-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @FuntsProject: Sesenta empresas y entidades vascas se alían para colaborar por la #igualdad #BaiSarea https://t.co/gs5y8jgyhK vía @Irekia

  • Argazkia erabiltzaile
    @ThinkupLKS
    2018-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @ibonzugasti: Incorporación de PROSPEKTIKER a la red #baisarea por la igualdad https://t.co/WsGh7e57al https://t.co/a6FgjsvOj2

  • Argazkia erabiltzaile
    @FuntsProject
    2018-03-20

    Comentario de Twitter:
    Sesenta empresas y entidades vascas se alían para colaborar por la #igualdad #BaiSarea https://t.co/gs5y8jgyhK vía @Irekia

  • Argazkia erabiltzaile
    @virtualware
    2018-03-19

    Comentario de Twitter:
    #BaiSarea busca multiplicar el impacto de los planes de #igualdad en las empresas https://t.co/sVWQJwani6

  • Argazkia erabiltzaile
    @anabm30
    2018-03-19

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Bai Sarea busca multiplicar el impacto de los planes de igualdad en las empresas https://t.co/3TUOw6gq3v vía @irekia

  • Argazkia erabiltzaile
    @anabm30
    2018-03-19

    Comentario de Twitter:
    RT @bilbaometropoli: Bai Sareak berdintasun-planek enpresetan duten eragina biderkatzea du helburu https://t.co/4RXz74L0yB @irekia

  • Argazkia erabiltzaile
    @bilbaometropoli
    2018-03-19

    Comentario de Twitter:
    Bai Sareak berdintasun-planek enpresetan duten eragina biderkatzea du helburu https://t.co/4RXz74L0yB @irekia

  • Argazkia erabiltzaile
    @bilbaometropoli
    2018-03-19

    Comentario de Twitter:
    Bai Sarea busca multiplicar el impacto de los planes de igualdad en las empresas https://t.co/3TUOw6gq3v vía @irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)