Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Iñaki Arriola Sailburuak Orioko sare eta biltegitarako eraikin berria inauguratu du

2011.eko urtarrilak 12

4,6 milioi euroko aurrekontua duten obra hauek 2009ko abenduan hasi ziren eta espero zena baino hilabete bat baino lehen amaitu dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburu den Iñaki Arriolak Orioko sare eta erikin berria inauguratu du

Jon Redondo, Orioko alkatea eta Igor Iturain, Aiako alkateak izan dira. Obra honekin Jaurlaritzaren asmoa da Orioko San Nikolas arrantzaleen kofradiak egun duen espazio-beharrari erantzutea; ez baitute nahikoa leku arrantzarako tresnak, lanabesak eta sareak gordetzeko, sareak konpondu eta muntatzeko, eta kofradiako administrazio-lanak egiteko.

Eraikinaren azalera erabilgarria 3.472 m-koa da, eta honako eremu hauek ditu: sareak mantendu eta konpontzeko lanak egiteko eta biltegiratzeko eremu komuna, banako 9 biltegi eta portu-zerbitzuetarako beste biltegi bat, eta portu-administrazioaren eta kofradiaren beraren instalazioak.

Eraikitako multzoak, beraz, lau erabilera berezitu izango ditu: Gipuzkoako Portuen Zerbitzuaren eta Kofradiaren administrazio-bulegoak. Beheko solairuan batzartzeko eremuak egongo dira, eta, lehenengo solairuan, berriz, administrazio-lanetarako eremuak. Banako 9 biltegi edo soto arrantza-erabileretarako, aireztapenarekin, arrantza-tresnak eta kutxak biltegiratu eta lehortzeko.

Beste biltegi bat ere egongo da, Portuen Zerbitzurako. Arrantza-kanpainetan erabili ez diren sareak biltegiratzeko edo lurrean dauden aldian lehortzeko biltegia (siloak). Horien karga egitea planteatzen da, bai itsasontzitik bertatik (sarbide-ahoak lehenengo solairuan, ekialdean), bai lurretik (mendebaldean), sare berrietarako edo horien tarteetarako. Sareak biltegiratu eta konpontzea (nabea), arrantza-kanpainan saneatzeko edota sare berriak prestatzeko. Horretarako, hormigoizko sarbide-ahoak aurrez ikusi dira lehenengo solairuan (eraikinaren iraunkortasuna bultzatzeko).

Horrez gain, sareen biltegian gordetako sareak barruan manipulatzeko aukera ere aurrez ikusi da. Beraz, eraikinaren berezko erabilerari edo erabilera nagusiari dagokionez, industria-biltegia dela esan daiteke. Duela egun gutxi, Orioko kirol-dartsenari zerbitzu egingo dioten hiru eraikinak amaitzeko obrak hasi dira. Aurrekontua 1,3 milioi eurokoa da, eta egiteko epea, berriz, 8 hilabetekoa. Birmoldatzen ari diren eraikinetako batean, portuko Kapitaintza egongo da, eta beste bi eraikinak hainbat zereginetarako erabiliko dira, portuan egiten diren zerbitzuak osatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)