Berriak Lehendakaritza
Eu

Europako Iparraldeko herrialdeekin harremanak sendotu ditu Emakundek berdintasun estrategien inguruan

2018.eko martxoak 16

Emakundek New Yorken ospatu den Emakumeen egoerari buruzko Mundu Konferentziaren 62 edizioan CSW62an parte hartu du egunotan Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideekin batera. Berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoa da CSW, eta bertan biltzen dira urtero munduko gobernu ezberdinetako ordezkariak, Gobernuz kanpoko erakundeak, Nazio Batuetako kideak diren beste erakunde batzuk, eta sektore pribatuko beste hainbat. Bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskatoek munduan bizi duten egoera.

Euskal ordezkaritza Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea; Legebiltzarreko Mahaiko kideak; Izaskun Landaida, Emakundeko Zuzendaria; eta Estatu Batuetan Euskadiko ordezkaria den Ander Caballerok osatu dute, eta aukera paregabea izan da mundu mailako Gobernu ezberdinetako Berdintasun erakundeekin eta arduradunekin hartu emana izateko, bereziki Europako iparraldeko herrialdeetako Gobernu eta erakundeekin. Hala, Iparraldeko Herrialdeetako ministroen kontseiluak antolatutako ekitaldi batean parte hartu dute eta Finlandiako Berdintasun Kontseiluko presidentea eta ministroa den Sari Raasinarekin bildu dira; baita harremanetan izan dira Åsa Regnér-ekin, hilabete honetara arte Suediako Berdintasun ministroa izandakoa, eta hemendik aurrera Nazio Batuak Emakumeak erakundeko Aliantza estrategikoen alboko zuzendari exekutiboa denarekin;  eta baita Norvegiako Sami Parlamentuko  presidentea den Aili Keskitalorekin. Emakume eta gizonen arteko soldata arraila, berdintasunean oinarritutako hezkuntza eta aitatasun baimen besterenezinak izan dira bilera hauetan mahai gainean egon diren gaietako batzuk. 

Bestetik, euskal ordezkaritza Kaliforniako Estatuko kongresista demokrata den John Garamendirekin bildu da, Frantziar Errepublikako Berdintasun Kontseiluarekin-zeina oso interesatua agertu den Euskadiko berdintasun politiken inguruan -, Maltako Berdintasun Ministroarekin –zeinekin hitz egin zuten bereziki erabakiguneetan emakumeek duten partehartzeaz-;  Meriem Trabelsirekin,  UN Womenen IKNOW Politics proiektuko arduradunarekin; Luis Mora, Nazio Batuetako Populazio Funtsa-ko (UNFPA) Genero, Giza Eskubide eta Kultura zuzendariarekin; Aparna Mehrotra, Nazio Batuak Emakumeak erakundeko koordinazio arloko zuzendariarekin -zeinekin berdintasuna 2030 agendan txertatzeaz aritu diren-, eta Nadine Hoffman, Emakumeak eta Komunikabideei buruzko nazioarteko Fundazioaren eta UNESCOren GAMAG ekimeneko zuzendari ordearekin. Azken honek interes handia erakutsi du Euskadin komunikazio eta publizitate ez sexista bat lortzeko komunikabide eta agentziekin egiten ari den lanaren inguruan.

Bilera guzti hauek posible izan dira Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak, New Yorkeko Euskadiko ordezkaritzak eta baita Unesco Etxeak egindako lanari esker.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Bakartxo Tejeria, Presidenta del Parlamento Vasco