Berriak
Eu

"Pilotak ezker abertzalearen teilatuan" jarraitzen duela dio Mendiak

2011.eko urtarrilak 11

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du ETAren agiriak ez duela inor ase, ezta ezker abertzalea bera ere

Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean ordezkatutako Alberdi politiko guztiekin elkarrizketak “mantendu ditu, mantentzen arii da eta mantenduko ditu” atzo ETAk argitaratutako agiriaren ostean. Hildo horretan “ez da ezer ere aldatuko” esan du Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Gainera, Patxi Lopez lehendakariak azken hilabeteetan euskal alderdi nagusiekin egin dituen bileretan izan duen "lidergoari" esker alderdi politikoek erakutsi duten "batasuna" azpimarratu du.

Aipatu agiriaren ostean eman behar diren pausoen harira, Mendiak berretsi du "pilotak ezker abertzalearen teilatuan" jarraitzen duela, "demokrazian parte hartu ahal izateko pausoak" ematea hari dagokiola, alegia. Era berean, ezker abertzaleari eskatu dio "gidaritza politikoa" ETAren esku utziko duen ala ez argitzeko. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du ETAren agiriak ez duela inor ase, ezta ezker abertzalea bera ere.

Idoia Mendiak esan du gaur goizaldeko atxiloketak ez direla ETAk atzo argitaratu zuen agiriari "erantzuteko" eta gogorarazi du terrorismoaren kontrako politikari eutsi behar zaiola, atzoko adierazpenak ez baitu "terrorismoaren amaiera" ekarri.

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011-01-11)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-01-11n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)