Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko zerbitzuen inguruan egindako lana aurkeztu du Nazio Batuetan

2018.eko martxoak 15

Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) burutzen ari den kolaborazio lanaren nondik norakoak azaldu zituen atzo Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, New Yorken, bertan ospatzen ari den Emakumeen egoerari buruzko Mundu Konferentziaren 62. Edizioaren (CSW62) barruan antolatutako ekitaldi batean. Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Nazio Batuek hala eskatuta Emakunde nazioarteko programa honetan parte hartzen ari da. Estandar hauek etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. Honekin batera, egiten ari den lana Euskadiko atentzioa hobetzen lagunduko duela adierazi zuen Izaskun Landaidak.

Emakundek CSW62an parte hartu dute Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideekin batera, Bakartxo Tejeria presidentea buru, eta Estatu Batuetan Euskadiko ordezkaria den Ander Caballerorekin batera. Berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoa da CSW , eta bertan biltzen dira urtero munduko gobernu ezberdinetako ordezkariak, Gobernuz kanpoko erakundeak, Nazio Batuetako kideak diren beste erakunde batzuk, eta sektore pribatuko beste hainbat. Bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskatoek munduan bizi duten egoera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak