Berriak Osasuna
Eu

Euskal osasun sistema zerbitzuko profesionalek 624 ahozko eraso edo eraso fisiko jaso zituzten pasa den urtean

2018.eko martxoak 14

Hala jaso du Osakidetzaren zuzendaritzak, sindikatuek eta Osakidetzaren prebentzio-zerbitzuek osatzen duten Osakidetzaren Erasoen Behatokiak egindako txostenak; hori osasun-profesionalen aurkako bortizkeriaren aurka egiteko ezarritako jakinarazpen elektroniko bidezko sistemaren bidez egin da.

Osasun Sailak eta Osakidetzak sentsibilizazio sozialerako kanpaina berri bat jarri dute abian “Erasoak STOP” lelopean, osasun-profesionalekiko errespetua eskatzeko.

 

Osakidetzak Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalei ahozko eraso edo eraso fisikoak egiteagatik 624 jakinarazpen erregistratu zituen 2017an. Kasuen herena (123) istripuak izan ziren, hau da, lesioak eragin zituzten erasoak izan ziren, eta gainerako % 70a (448) gertakariak izan ziren, hau da, lesiorik gabeko erasoak.

Hala jaso du Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen aurkako erasoei buruzko txostenak, Osakidetzako zuzendaritzak, sindikatuek eta prebentzio-zerbitzuak osatzen duten Osakidetzaren Erasoen Behatokiak jakinarazpen elektronikoen sistema berri baten bidez egindakoak. Sistema hori ezarri zen osasun-profesionalen aurkako bortizkeriaren benetako irismena ikusarazteko. Datuak, bihar martxoak 16 osteguna “Osasun langileen aurkako erasoen aurkako egunaren” bezperan jakinarazi dituzte.

Hilabete honetan bertan, Osasun Sailak eta Osakidetzak sentsibilizazio sozialerako kanpaina berri bat jarri dute abian, osasun-profesionalekiko errespetua eskatzeko. “Erasoak STOP” lelopean, kartelak ipini dira Esuakdiko osasun-zentro, ospitale eta gainerako osasun-erakundeetan, eta komunikabideetan eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren sare sozialetan ere izan du oihartzuna.  

Kontzientziazio sozialerako kanpaina horrez gain, Osakidetzako erakunde guztiak ari dira prebentziorako neurriak ezartzen, prestakuntza eskaintzen dute gertaera hasiberriak errotik kendu edo berbideratzeko, “larrialdietarako botoiaren” bidez, eta kasu batzuetan “hesi-neurriak” ere hartzen ari dira.

Gogorarazi behar da profesional baten aurkako erasoaren inguruko ekintza guztiak berariazko protokolo bati jarraiki egiten direla eta, beraz, Osakidetzak, jakinarazitako erasoak ikertu ez ezik, hala eskatzen duten langile guztiei aholkularitza juridikoa eskaintzen die. Osakidetzak babes juridiko hori beren profesionalei lege-prozesu osoan zehar laguntza ematen eskaintzen die, abokatuen laguntza ere, nahiz eta, legeak hala adierazita, Osakidetzak, erakundea izateagatik, ezin dituen adierazpenen izapideak ordezkatu, ezta epaiketan parte hartu ere.

 

2017ko DATUAK

Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-politikaren ildotik, osasun-profesionalen aurkako erasoei buruzko 2017ko txostenak jarraian adierazitako datuak biltzen ditu. Txostena Osakidetzako zuzendaritzak, sindikatuek eta prebentzio-zerbitzuak osatzen duten Osakidetzaren Erasoen Behatokiak jakinarazpen elektronikoen sistema berri baten bidez egin da. Sistema hori ezarri zen osasun-profesionalen aurkako bortizkeriaren benetako irismena ikusarazteko. 

Talde profesionalei dagokienez, jakinarazpenek gora egin dute, gertakarien zein istripuen kasuan, Osakidetzaren baitan langile gehien izan eta paziente eta senideekin harreman handiena izan ohi dutenek.

 

KATEGORIA

GUZTIRA

GERTAKARIAK

ISTRIPUAK

BAJAREKIN

BAJARIK GABE

Medikuak eta teknikoak

149

139

10

4

6

Diplomadun sanitarioak

210

149

61

7

54

Erdi-mailako teknikariak

4

3

1

0

1

Teknikari Espezialista Sanitarioak

2

2

0

0

0

Teknikari Espezialistak Administrazioan

7

7

0

0

0

Teknikari Espezialista Profesionalak

1

0

1

1

0

Teknikari Laguntzaile Sanitarioak

169

83

86

17

69

Teknikari Laguntzaileak Administrazioan

41

40

1

0

1

Tekinari Laguntzaile Profesionalak

1

1

0

0

0

Operario mendekoak / Jagoleak

40

24

16

0

16

GUZTIRA

624

448

176

29

147

 

Sexuari dagokionez, emakumeek helarazitako erasoak gizonek jakinarazitakoak baino gehiago dira, langile gehienak emakumeak direnean, baita gertakari-indizeak ere (gertakari bat 1.000 langileko), eta proportzio berari eusten badiote ere, asko gerturatzen dira istripuen kasuan.

    

SEXUA

GUZTIRA

GERTAKARIAK

ISTRIPUAK

BAJAREKIN

BAJARIK GABE

EMAKUMEA

505

364

141

21

120

GIZONA

119

84

35

8

27

 

624

448

176

29

147

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 15ean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko