Eu

Arantxa Tapia sailburuak energiaren inguruko “herrialde-itun” bat proposatu du

2018.eko martxoak 15

Gaur goizean Nueva Economía Foroan parte hartu du, eta garapen ekonomikoaren eta azpiegituraren arloko gairik garrantzitsuenak berrikusi ditu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak Bilboko Ercilla Hotelean egindako Nueva Economía Foroan parte hartu du gaur, eta arlo horretako gairik garrantzitsuenak berrikusi ditu. Bertan, energia-politikaren inguruko “herrialde-itun” bat lortzeko beharra planteatu du. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak “premiazkoak diren” ekimenetarako “akordio zabalak” bilatzeko duen borondatea agertu du. 

Sailburuak hiru ataletan banatu du bere hitzaldia. Lehen zatian, ekonomiaren eta industriaren testuingurua aztertu du. Adierazi duenez, industria hazi egin da laugarren urtez jarraian, eta Euskadiko ekonomian funtsezkoa den sektore horren suspertzea “berretsi" du horrek. Era berean, Eusko Jaurlaritzak industriaren alde egindako apustua berretsi du, eta dei egin dio Espainiako Gobernuari eta, zehazki, berriki izendatu den Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko ministro Román Escolanori Estatu osoko industria-politika “lehentasunezko eta lehen mailako gaitzat” har dezan.

Ondoren, ekonomiak eta industriak aurrera egiten jarraitzeko dituzten erronkak aztertu ditu sailburuak, hala nola digitalizazioa, berrikuntza ez teknologikoa, euskal enpresetan diharduten langileen kualifikazioa eta energia-kostua. Puntu horretan, berriz ere “gogoeta sakona” egiteko eskatu die Espainiako energia-agintariei, sareen tarifak egoki daitezen eta, era horretan, gure inguruneko beste herrialde batzuekin baldintza berdinetan lehiatu ahal izan dadin.

Bestalde, sailburuarentzat beharrezkoa da energia-politikari “irmotasunez eta zalantzarik gabe” ekitea. “Energia-politikaren inguruko herrialde-itun bat behar dugu, interesei eta egokitasunari lotutako arrazoi politiko edo populistengatik Euskadin gauzatu ezin izan diren ekimenekin", adierazi du Tapia sailburuak, eta ziurtatu du Eusko Jaurlaritza prest dagoela "premiazkoak diren" ekimenetarako "akordio zabalak" bilatzen laguntzeko. Sailburuak aitortu duenez, Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orria Energia Estrategia 2030 da arlo horretan. Estrategia horren jardun-ildoen artean, Euskadiko gas-sisteman lan egiten jarraitzea hartzen da kontuan, energia-trantsizioaren funtsezko elementua baita.

KUDEAKETA-EREDU BERRIAK

Langileen atalean, kudeaketa-eremu berrien lidergoan belaunaldi-aldaketa bat egitearen alde agertu da, “aurpegi eta profil berriei” ateak irekitzeko, eta emakumeek zuzendaritza-taldeetan duten presentzia azpimarratu du. “Euskadik ongietorria egin behar dio enpresaburu liderren belaunaldi berriari; izan ere, euskal industria norabide berritik eramateko gobernantza-eremu guztiak bete beharko ditu belaunaldi horrek", adierazi du.

Hirugarren eta azken atalean, Abiadura Handiko Trenaren obren egungo egoeraren eta aurreikuspenen berri eman du sailburuak. 

ARANZELAK

Donald Trump presidenteak iragarritako neurri protekzionistei dagokienez, adierazi du Eusko Jaurlaritza Bruselarekin koordinatuta dagoela, eta Bruselak "Ameriketako Estatu Batuekin negoziatzen duela". Gainera, Euskadi Siderex altzairuaren euskal klusterrarekin harremanetan dago etengabe. Era berean, azaldu du euskal industria eraginpean hartuko duten neurriak zehazten ari direla.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitortxo
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • 2018.eko martxoak 15

    Entiendo que para mejorar la competitividad industrial debería adecuarse la tensión eléctrica que llega a las fábricas. ¿Se plantea a medio plazo el Gobierno que esa reforma se haga?

  • @jonbasterra
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • @deiEJGV
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • @imanolgoe
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • @JavierZarraona1
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • @PCTGipuzkoa
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • @PTAlava
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • @PCTBizkaia
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

  • @PTEuskadi
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ⚡ Proponemos un “pacto de País” en torno a la energía ➡️ https://t.co/XsHsAaju4f

    ⚡ Energiaren inguruko “herrialde-itun”…

Ekitaldiko kargudunak