Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

BALANCE DE SEGURIDAD Y SALUD LABORALES EN EUSKADI: 25 AÑOS DE OSALAN

2018.eko martxoak 14

OSALANen historiako 25 urteetan % 22 murriztu dira lan istripuak

 Hori da, hain zuzen ere, Mª Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak azpimarratu duen datu bat Erakundearen 25. urteurrenean OSALANen kudeaketa-balantzea aurkeztu duenean.

Euskalduna Jauregian azaroko Segurtasun eta Lan Osasunaren Nazioarteko Kongresua 2018. urtean egingo diren ekitaldien amaiera izango da.

OSALANen egoitzan gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Osalaneko zuzendari nagusiak, Alberto Alonsok, aldi berean, 2017. urteko erakundearen kudeaketa balantzea aurkeztu du.

 

Barakaldon, 2018ko martxoaren 14an.- Mª Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak gaur goizean OSALANen kudeaketari buruzko balantzea egin du, 1993. urtean erakundea sortu zenetik, lan arriskuen prebentzioari buruzko lehenengo legea onartu baino bi urte lehenago, alegia.

 Sailburuak azpimarratutakoaren arabera, lan istripuak % 22 murriztu dira; 90. hamarkadan batez beste 42.000 istripu bazeuden, 2017. urtean 33.500 izan dira, beraz, mila langileko eragina 53,29tik 43,30era jaitsi da. Hildakoen kopuruari dagokionez, urte haietan gertatzen zirenen herena dago gaur egun. Hala, heriotzarekin 90 ezbeharretatik 2017ko 32ra pasa da.

 Eusko Jaurlaritzak apustu ekonomiko sendoa egin du eta aurrekontua 1993. urteko 6 milioi eurotik 2017. urteko 14 milioi eurora igo du. Inbertsio honi esker, langile kopurua handiagoa da: 149 langiletik gaur egungo 174 langilera. Ildo horri eutsiz, goi mailako teknikarien eta teknikari ertainen lanpostuak % 70 hazi dira eta lehen 67 baziren orain 112 dira. Horrez gain, azterlan eta ikerketen eremuan ere inbertsioa indartu da. Azkeneko urteetan, Osalanek 136 ikerketa proiektu sustatu eta finantzatu ditu eta 4.115.000 euro gastatu dira.

 Halaber, sailburuak prentsaurrekoan 2018. urtean zehar egingo diren ekitaldietarako irudia aurkeztu du, baita ospakizunerako berariaz sortutako marka ere. Irudian hiru kontzeptu landu dira eta OSALANen zeregina laburbiltzen dute: aholkatzen, laguntzen eta prebenitzen euskara eta asesorando, acompañando, previniendo gaztelaniaz.

 2017KO KUDEAKETA BALANTZEA

 Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak 2017. urteko erakundearen kudeaketa balantzea aurkeztu du. Osalanek dituen jarduera eremu desberdinen barruan, prestakuntza eta aholkularitza nabarmen daitezke. Hala, joan den urtean 1.223 prebentzio ordezkariren oinarrizko prestakuntzaz arduratu zen. Era berean, 7 lantegi egin ziren eta prebentzio erakundeetako 415 adituk beren prestakuntzan sakondu zuen.

 Joan den urtean Osalaneko teknikariek 1.485 bisita egin zituzten eraikuntza obratan eta 229 ireki berriak ziren lantoki zentroetan. Era berean, 1.660 telefono-kontsulta erantzun ziren, baita aurrez aurre 155 eta Zuzeneanen bidez 79 ere.

 Ikertu eta ezagutza sortzearen eremuan, 2017. urtean 228 istripu traumatiko eta ez-traumatiko ikertu dira. Nolanahi ere, istripu traumatikoen % 100 da, honako sailkapenarekin: hildakoak izan dituztenak, oso larriak edo larriak; hildakoak izan dituzten ez-traumatikoen % 100 aztertu da ere bai.

 2017. urtean istripuak Euskadin % 6,6 hazi dira eta 33.564ra iritsi dira. Dena den, Alonsok aipatutakoaren arabera, % 99,5 arina izan da. Hildakoak izan dituzten istripuetan heriotza kopurua aztertzen badugu, 2016. urteko datuekin erkatuz gero, % 20 murriztu da eta 2016ko 40 hildakoetatik 2017. urteko 32 hildakoetara pasa da.

 Gaixotasun profesionalei dagokienez, 2017. urtean 1.365 zenbatzen dira bajarekin eta 1.557 bajarik gabe, hau da, 2016. urtean baino % 14,9 gehiago. Hazkuntzak, neurri batean, Alonsoren esanetan, Osalanek lan osasunari buruzko datuen informazio sistema sendotu eta hobetzeari erantzun diezaioke. Orain hobe ezagutzen da lanaren ondorioz osasunean eragindako kalteen garrantzia eta banaketa. Ildo horri jarraiki, 2017ko urtarrilean lan osasunari buruzko datuen informazioaren inguruko CMD sistema jarri da abian eta EAEko prebentzio zerbitzuen % 77k jada sartzea eskatu du.

 Gaixotasun profesionalen kasu gehienak industriaren sektorean antzematen dira, gehien bat gizonen artean; bien bitartean, emakumeei erreparatuz, kasurik gehienak zerbitzuen sektorean ematen dira. Gaixotasun profesionalen % 45 baino gehiago industriaren sektoreko enpresetan gertatzen da eta atzetik eraikuntza eta zerbitzuak datoz. Baxuena lehen sektorean ageri da.

 Gainera, Alonsok azaldutakoarekin bat, Osalanek 2017. urtean aitortutako lan minbiziak jarraitu ditu. Horretarako, amiantoaren aurrean egon diren langileen fitxategiari erreparatu zaio eta urtean 897 berri sartu dira.

 Aldi berean, Industria Higienerako Laborategiak 2017. urtean guztira 2.439 zehaztapen analitiko burutu ditu, 12 prebentzio zerbitzutatik etorri ostean. Emaitza honakoa izan da: 170 kanpoko txosten, barneko 10 eta 39 kalitate kontrol.

 Bere esku-hartzea amaitzeko, Osalaneko zuzendari nagusiak Erakundearen 25. urteurrena aipatu du. Alberto Alonsok aurreratutakoaren arabera, oraindik zehazteke dagoen datan, baina lanean segurtasunari buruzko munduko egunaren (apirilak 28) inguruan, ospatzeko erakunde ekitaldi bat egingo da. Horretan, erakundearen historia ahalbidetu duten pertsona batzuek parte hartuko dute, gaur egungo OSALAN bihurtu baitute, hain zuzen ere, nazioarteko erreferentziazko zentroa eta lan osasunaren nahiz segurtasunaren arloan eredua. 

 Aurten OSALANek ahalegin garrantzitsua egin du Makina Erremintaren Biurtekoan toki aipagarria izateko. Hogeita hamargarren edizioa BEC aretoan egingo da maiatzaren 28tik ekainaren 1era. 100 m2-ko standari esker, sektoreko langile kopuru handiagora iritsiko da. Izan ere, feriak, egiten den bakoitzean, 40.000 bisitari baino gehiago izan ohi ditu.

 Urrian Lan Osasun eta Segurtasunerako Europar Astean ekintza desberdinak egingo dira eta OSALANek gauzatzen duen lana kalera ateratzen saiatuko da.

Ekitaldien egitarauarekin amaitzeko, azaroan Bilboko Euskalduna Jauregian nazioarteko biltzarra antolatuko da. Bertan lan segurtasun eta osasunarekin zerikusia duten izen handiko profesionalak egongo dira eta ekitaldia topaketa esparru eder bihurtuko da arloan nazioartean nahasiak dauden eragile guztientzat.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak