Berriak

Apraizko araztegiko ezbehar batek sortu zuen atzo, Deba ibaian, Elgoibarren, atzemandako isurketa

2018.eko martxoak 14

Apraizko araztegiko ezbehar batek sortu zuen atzo, Deba ibaian, Elgoibarren, atzemandako isurketa. Istripuak garbitzen ari ziren hondakin-uren isurtzea ekarri zuen, eta halaxe baieztatu zuten araztegiko teknikariek. 

Atzo goizean jakinarazi zen  Deba ibaian, Elgoibarren, isurketa bat atzeman zela, eta  ibai-tarte garrantzitsu batean aparrak zirela. Jakinarazpen goiztiar horri esker, ikuskariek ibai-tarte hori garaiz  ikertu ahal izan zuten, ibaian fauna hilik ez zela baieztatu ahal izan zuten, eta araztegira jo zuten;  isurketa-jatorria zehazteko eta isurketa etenarazteko ohartarazteko.

Halaber, inguru horretan atzeman izan diren apar errepikariei etengabeko jarraipena egiteko jarritako kamaren irudiak ere eskuratu dira.

Ikerketa bukatutakoan, zehapen-txostena irekiko da, hala egiteko oinarririk balego. 

Gogoratzekoa da ibaian atzematen den edozein isurketa edo anomaliaren berri emateko bidea 112ra deitzea dela ezarritako protokoloak abian jarri daitezen, erasana gutxiarazteko eta jatorria zehaztu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak