Berriak Osasuna
Eu

Gripe kasuek beheranzko joerari eutsi diote Euskadin

2018.eko martxoak 14

Gripe-kasuek beheranzko joerari eutsi diote Euskadin. Eragin-tasa, martxoaren 5etik 11ra bitarte, 123,11 kasutakoa da, aurreko astean erregistratutako antzerako tasa, azken asteotako beheranzko joeraren harira.

Hala adierazten du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zainketa Epidemiologikoko Jagoletza Sarearen azkeneko asteko txostenak. Bertan jasotzen denez, kasu kopuruek gorakada txikia egin badute ere (102,11 kasu 9 astean), gripe-kasuek datozen asteetan behera egiteko joerak bere horretan dirau.  Halaber, gripe-sindromeagatik eskatutako arretak behera egin dela egiaztatu da.

Denboraldiaren hasieratik, gripeagatik ospitaleratutako 1.962 kasu jakinarazi dira, horietatik 392k (% 19,9k) larritasun-irizpideak bete dituzte eta batez besteko adina 68 urtekoa da. Horien artean, % 84,2k gripearen konplikaziogatiko arrisku-faktoreak zituzten, eta ia erdiak (% 43,8k) ez zuen txertoa jaso. Guztira, 80 heriotza erregistratu dira ospitaleratutako kasu larrien artean.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak giza baliabideen eta baliabide materialen errefortzua baliatzen jarraitzen dute, baita Euskadin gripe-kasuak hasi zirenetik lanean aritu den eguneroko koordinaziorako giza baliabideak ere, behar bezalako eta kalitatezko osasun-arreta bermatzeko.

 

Gasteiz, 2018ko martxoaren 14a

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2018.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #GRIPE ▶︎ La actividad gripal mantiene la tendencia a la baja en Euskadi ➕ https://t.co/pQ8WU0MEbB

  • @jeslarra
    2018.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: #GRIPEA ▶︎ Gripe kasuek beheranzko joerari eutsi diote Euskadin ➕ https://t.co/GMFahf9QKP

  • @OSIArabaESI
    2018.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    #GRIPEA ▶︎ Gripe kasuek beheranzko joerari eutsi diote Euskadin ➕ https://t.co/GMFahf9QKP

  • @OSIArabaESI
    2018.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE ▶︎ La actividad gripal mantiene la tendencia a la baja en Euskadi ➕ https://t.co/pQ8WU0MEbB

  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPEA ▶︎ Gripe kasuek beheranzko joerari eutsi diote Euskadin ➕ https://t.co/e55vP8oPKl