Eu

Azpiazu sailburuak Deustuko Unibertsitateko Finantza Jardunaldien hirugarren saioa inauguratu du

2018.eko martxoak 15

Ogasuna eta Ekonomia sailburuak “finantzak demokratizatzeko” eta gardentasuna sustatzeko deia egin du

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Deustuko Unibertsitateko V. Finantza Jardunaldien hirugarren eta azken saioa inauguratu du gaur. Saioa burtsari eta haren koiunturari buruzkoa izan da. Eman duen hitzaldian, “finantzak demokratizatzeko, gardentasuna sustatzeko eta herritar guztien finantza-kultura hobetzeko” dei egin du sailburuak, “librea eta oparoa izan nahi duen” gizarte batean finantzek betetzen duten zeregin garrantzitsuaz jabetuta. Gaineratu duenez, “gure erantzukizuna da gure erakunde guztiak (erakunde publikoak, finantza-erakundeak edo enpresak) finantzen zentzu komunitario eta sozialarekin konprometituta dagoen administrazio egoki eta garden baten eredu izatea”.

Deusto Business Schoolen V. Finantza Jardunaldiak hiru saiotan banatu dira (martxoaren 6an, 13an eta 15ean). Saio horietan, enpresa-dimentsioari edo finantzierizazioari lotutako gaiak landu dira. Azken saioan, finantzen koiuntura berrikusi da, eta, sailburuaz gain, Bilboko Burtsako presidente Manuel Andanzak, Deusto Business Schooleko dekano Guillermo Dorronsorok eta Norbolsako zuzendari nagusi Manuel Martín Muñiok hartu dute parte, eta azken horrek Una visión coyuntural de los mercados financieros hitzaldia eskaini du. Deusto Business Alumiko presidente Agustín Garmendiak aurkeztu du hizlaria.

Saioa Bilboko Burtsan egin da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak