Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bermeoko Ospitalean Gernikako arbolaren kimu bat landatzeko ekitaldian parte hartu du

2018.eko martxoak 14

Bermeoko Ospitaleak Gernikako arbolaren kimu bat izango du gaurtik aurrera, duela 118 urte sortu zenetik buruko osasunaren arloan egindako lanaren aitorpen gisa. Landaketa gaur goizean egin da, eta, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Osasuneko sailburu Jon Darponek hartu dute parte. Ekitaldian, halaber, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui, Bermeoko alkate Idurre Bideguren, Osakidetzako arduradunak, Ospitaleko zuzendartiza-taldea eta langileak eta Bermeoko Udaleko talde politikoetako ordezkariak izan dira.

Jon Darpón Osasun Sailburuak 1900 urtea aitatu dau. Urte horretan zabaldu ebazan ateak Bermeoko ospitaleak, “egoera txarrenean egozanen aldeko aurrerapausua emotnez”. 1985ean osasun zentroa Osakidetzaren sarera sartu zan, gaur egun Euskal Osasun Zerbitzuak defendiduten jarraitzen dauen ideagaz bat etorrita: “buruko gaixotasuna beste edozein gaixotasun modukoa dala, ez dauela ezelango diskriminazinorik jasan behar eta gainerako gaixotasunek merezi daben tratamentu berbera merezi dauela”.

Hori dala eta, Darpónek esan dauenez, landaketea “bake eta askatasun sinboloa da, besteei zuzendutako beharra, bardintasuna eta persona guztienganako errespetua erakusten dauena”.

Bere aldetik, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteak esan dau “harro dagola, herritar moduan, euskal osasun sistemea eta bertako profesionalen behar bokazionala ikusita”. Gogorarazo dau, baita be, daborduko “urrun” dagozala “ospitale horretako erabiltzaileen aurrean tabuz beteta egozan” garaiak. “Gaur egun badakigu inor ez gagozala, geure bizitzan zehar, urritasun psikiko edo adimeneko bat jasateko arriskutik libre”, azaldu dau.

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak bermeotarren izaera eskuzabala eta integratzailea azpimarratu dau, eta bertaratutako guztiei asmo bat helduarazo deutse: “Oztopo guztiak, ez fisikoak bakarrik, baita burukoak be, gainditzeko amesa daukat. Buruko osasuna ez daitela tabu izan, horren inguruan normaltasunez berba egin ahal izateko, osasun fisikoaren inguruan egiten dogun moduan”.

Landaketeagaz jarraituz, parte hartu daben agintariak izan dira lehenengo palakadak emon dituenak, ekitaldian batu dan jente guztiari gauza bera egiteko konbitea luzatuz. Ekitaldiari bukaerea emoteko, ohorezko aurreskua dantzatu da eta Batzar Nagusietako presidenteak kimuaren egiazkotasun ziurtagiria emon deutso Osasun Sailburuari.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2018.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: https://t.co/EOlHGl6GZO

Ekitaldiko kargudunak