Berriak Hezkuntza

968.000 euro itunpeko irakaskuntzako sindikatuen 18 liberatu finantzatzeko (Gobernu Bilera 2018-03-13)

2018-03-13

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran baimendu du itunpeko ikastetxeetako sindikatuetako 18 liberaturen kostua finantzatzea, 2017-2018 ikasturteari dagokiona. 954.587,69 euroko diru-kopurua eskatzen du finantziazio horrek. 

Hezkuntza Administrazioak bere gain hartzen du finantziazio hau 2004ko azaroaren 19ko dataz Hezkuntza Sailak sindikatuekin eta sektoreko patronalekin sinatutako akordioei jarraiki. 

Aipaturiko akordio horietan jasotzen denez, Administrazioak urtero finantzatuko ditu Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako Lan Hitzarmenaren eremuko 12 liberatu sindikal, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastolen Lan Hitzarmeneko 6 liberatu sindikal. 

Irakasleak erabateko arduraldian sindikatuko zereginetan aritu daitezen liberatzeak duen kostua finantzatzeko xedea duten 968.048,13 euro horietatik, 336.286,08 euro 2017ko iraila-abendua aldiari dagozkio, eta gainerako 631.762,05 euroekin 2018ko urtarrila-abuztua epea finantzatzen da.

3 iruzkin
  • @AmaiaTwitr
    2018-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 968.000 euros para la financiación de 18 liberados y liberadas sindicales de la enseñanza concertada ➡︎ https://t.co/Fpf9ghUwkp

  • @ottulia31502
    2018-03-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 968.000 euro itunpeko irakaskuntzako sindikatuen 18 liberatu finantzatzeko ➡︎ https://t.co/wUXblOZuMV

  • @PNV_Indautxu
    2018-03-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 968.000 euros para la financiación de 18 liberados y liberadas sindicales de la enseñanza concertada ➡︎ https://t.co/Fpf9ghUwkp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko