Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: "Nahikoa ez bada ere, terrorismoaren amaierara hurbiltzen gaitu su-eten honek”

2011.eko urtarrilak 10

Lopezek exijitu dio ETAri “behin betiko amaiera eman diezaiola terrorismoari” eta ezker abertzaleari “uka diezaiola bandari eragile politiko izateko aukera oro”

Patxi López lehendakariak ETA erakunde terroristak gaur argitaratutako agiria “nahikoa ez dela” esan du, “espero genuena ez delako”. "Baldintzatutako su-etenen garaia igaro da jadanik”, nabarmendu du Lópezek, Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen, komunikabideen aurrean agertuta. Hitzaldian, "euskal gizartea jada ez da konformatzen zaintzapeko arnasbideekin", ziurtatu du lehendakariak, eta hauxe gehitu du: “Euskadiko Lehendakaria izanik, ez dut onartuko erakunde terrorista batek gure etorkizun politikoa zaintzea, babestea edo erabakitzea”. Horregatik, Euskadiko indar politikoen batasunari eusteko deia egin du, baita “zuhurtziaz, erantzukizunez eta irmotasunez” erantzuteko ere. "ETAri ez diogu ezer zor: haiek zor digute guri, aldiz, sufrimendua, hondamendia eta bizikidetzaren narriadura ezaugarri izan dituzten hamarkada horiei amaiera ematea”, adierazi du. Aldi berean, hauxe esan die larunbateko manifestazioan, Bilbon, parte hartu zutenei: "politikaren aldeko apustua, bortizkeria gainditzearen aldeko apustua egin nahi badute benetan, ETAren amaiera exiji dezatela, eta uka diezaiotela bandari eragile politiko izateko aukera oro”.

Ildo horretatik, Lópezek salatu du banda terroristak "erabaki politikoak babesten jarraitu nahi du, eta erabaki horiek herritarren ordezkari politikoei soilik dagozkie”. Eta nik, Euskadiko lehendakaria naizen aldetik, “ez dut onartu behar hori”. “Herritarren askatasunak eta bakeak ez dute baldintzarik onartzen. Eta, horregatik, denok (ezker abertzaleak barne, politikaren aldeko apustua egin duela esan baitu) exijitu behar diogu ETAri uko egin diezaiola helburu politikoak lortzeari amaitzearen truke”, gaineratu du.

Bukatzeko, joan den larunbatean, Bilbon, manifestazioan parte hartu zutenei zuzendu zaie lehendakaria, eta eskatu die “politikaren aldeko apustua, bortizkeria gainditzearen aldeko apustua egin badute benetan, exijitu diezaiotela ETAri amaitzeko, eta uka diezaiotela bandari eragile politiko izateko aukera oro”.

Gainera, lehendakariak argi eta garbi esan du ETAk gaur argitaratutako agiria “demokraziaren garaipena da, baita askatasunerako konkista ere”. Izan ere, banda “amaiera saihestezina dela antzematen hasi da”, bere ustez, “Zuzenbideko Estatuaren irmotasun demokratikoarengatik eta gizarteak ETAren aurka egindako presioarengatik”. Ildo horretatik, Lópezek berriro esan du hauxe dela gizarteak ETAri helarazi behar dion mezua: “ezin da ibili hitzerdika”. Eta hauxe bandak duen bide bakarra: “Zuzenbideko Estatua bere egin eta eman amaiera terrorismoari betiko”.

Lópezek ziurtatu du Zuzenbideko Estatuak “tinko jarraituko du”, bai eta “erakundeek eta balio demokratikoek ere, euskal gizartearen etorkizunaren eta duintasunaren berme baitira”.

 

4 iruzkin
  • 2011.eko urtarrilak 10

    Ójala sea así, y que estemos más cerca del final de ETA, pero esta vez no tengo las mismas sensaciones que en 2006...aunque aquella vez salió mal. Igual esta vez es la buena....

  • @alorza
    2011.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @neivan_r: #Irekia emitira en directo, a las 17:00, la comparecencia del Lehendakari para valorar el ultimo comunicado de #ETA http://bit.ly/fiFs2E

  • @BEA_OCHERA
    2011.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @neivan_r: #Irekia emitira en directo, a las 17:00, la comparecencia del Lehendakari para valorar el ultimo comunicado de #ETA http://bit.ly/fiFs2E

  • @neivan_r
    2011.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    #Irekia emitira en directo, a las 17:00, la comparecencia del Lehendakari para valorar el ultimo comunicado de #ETA http://bit.ly/fiFs2E

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)