Eu

Gobernuak 23 milioi euroko partida bat onetsi du gizarte-larrialdiei erantzuteko (Gobernu Bilera 2018-03-13)

2018.eko martxoak 13

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak 23 milioi euroko ordainketa baimendu du 2018an gizarte-larrialdiei erantzuteko. 

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) helburu nagusia da esklusio egoerak –pertsonala, soziala nahiz lanekoa– arintzea. Aldizkakoak ez diren laguntzak dira, elkarbizitza-unitateei zuzenduak, haien baliabideak urriak direnean gastu espezifikoei –ohikoak nahiz ezohikoak– aurre egiteko. 

GLLek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin eta Etxebizitzako Prestazio Osagarriarekin batera –biak eskubide subjektibokoak–, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema osatzen dute, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusio Sozialerako abenduaren 23ko 18/2008 Legeak araututakoa. 

Exekutiboak gaur onetsitako Aginduan familiek jasoko duten laguntzen portzentajeak biltzen dira, familiaren diru-sarreren eta osatzen duten pertsona-kopuruaren arabera, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren %150etik beherako diru-sarreratarako ezartzen ditu GLLak. Halaber, udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga finkatzen du, dagokion udalerrian erroldatutako pertsonek aurkeztu dituzten eskaeren arabera.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ingurukomej
    2018.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Gobernuak 23 milioi euroko partida bat onetsi du gizarte-larrialdiei erantzuteko https://t.co/HQNfPlp1OL @Irekia https://t

Komunikabideek behera kargatzeko