Eu

Artolazabal: “orain seme-alaben zaintza, arreta eta erantzukizuna bien ardura delako kontzientzia positiboa areagotzen ari dela ikusten da”

2018.eko martxoak 09
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Donostia-San Sebastiango Familia Bitartekaritzako Zerbitzua bisitatu du; zerbitzuak aholkularitza eskaintzen die banantze- eta dibortzio-prozesuan dauden bikoteei eta elkar ulertzeko zailtasunak dituzten familiei

 

DSS 09 03 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Donostia-San Sebastiango Familia Bitartekaritzako Zerbitzua bisitatu du; zerbitzuak aholkularitza eskaintzen die banantze- eta dibortzio-prozesuan dauden bikoteei, elkar ulertzeko zailtasunak dituzten familiei eta aholkularitza ematen du, halaber, familian dauden desadostasun-egoera batzuetan ere, dela herentzia kontuek eragindakoetan dela familiartekoen zaintzak eragindakoetan.Artolazabalek zera esan du:“orain seme-alaben zaintza, arreta eta erantzukizuna bien ardura delako kontzientzia positiboa areagotzen ari dela ikusten da”

 

Lide Amilibia sailburuarekin, Ernesto Sainz Lanchares Familia eta Aniztasuneko zuzendariarekin eta Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariarekin batera, Artolazabal sailburuak Donostiako Prim kalean dagoen bitartekaritza-zerbitzuaren gaineko interesa erakutsi du; zerbitzua piskologoek, abokatuek eta gizarte-langileek eskaintzen dute.

 

“Hiru hiriburuetan dauden bulego horien helburuetako bat da gaiarekin lotutako gizarte-ekimeneko programak aktibatzea eta, horretarako, Gurasotasun Positiboa sustatzea eta aita eta amei familiako kideen, batik bat seme-alaben artean, egoera hobea ekarriko duten portaera-ereduak eskaintzea”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

“Garrantzitsua da aisialdia familian partekatzea, edozein adinetan, laguntza, afektua eta emozioen adierazpen egokia sustatzea seme-alabek imitatzeko eredu gisa, eta, horretarako, bestearen lekuan jartzea eta autoestimua sustatzea”, esan du Artolazabalek. Sailburuak Donostiako bitartekaritza-zentroan artatzen diren kasurik ohikoenak entzun ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak