Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal gizarteak beren sufrimendua “bidegabea izan zela” aitortu die terrorismoaren biktimei

2018.eko martxoak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Euskal gizartearen ordezkari ugarik terrorismoaren biktimekiko “elkartasunaren zirkulua” osatu dute Bilbon, ordu-erdiko kontzentrazioan.
  • ETA, GAL eta Batallón Vasco Español taldeen terrorismoaren biktimek eta terrorismoaren biktimen elkarteek hartu dute parte
  • Deialdia Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren esparruan egin da
  • Ekitaldiaren leloa honako hau izan da: Fue injusto. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz”

 

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, euskal gizarteak terrorismoaren biktimekiko elkartasuna agertu du eta haien sufrimendua “bidegabea” izan zela aitortu du Bilbon egin den kontzentrazio zirkular batean. Kontzentrazioaren ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak amaiera eman dio ekitaldiari, eta “biktimen eta gizartearen arteko batasunaren” ideia azpimarratu du. Lehendakariak, halaber, leloa azpimarratu du (“bidegabea izan zen”), haren ustez beharrezkoa baita “iragananerako begirada kritikoa” oraina eta etorkizuna eraikitzeko.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu du Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluarekin adostuta, eta Bilboko Indautxu plazan egin da. Kontzentrazio zirkular bat izan da, euskal gizarteak terrorismoaren biktimei agertutako elkartasunaren isla gisa. Bertan, ETA, GAL eta Batallón Vasco Español taldeen terrorismoaren berrogeita hamar bat biktima eta terrorismoaren biktimen honako elkarte hauetako ordezkariak izan dira: Zaitu, Asefavite, Fernando Buesa Fundazioa, Asociación 11M Afectados Terrorismo, Terrorismoaren Biktimen Elkarteen Federazioa, Extremadurako Terrorismoaren Biktimen Elkartea, Errioxako Terrorismoaren Biktimen Elkartea, Asociación Víctimas del Terrorismo (AVT).

Urkullu lehendakariarekin batera, euskal gizarteko ordezkari ugarik osatu dute zirkulua, hala nola Eusko Jaurlaritzako sailburuek eta ordezkariek, foru-aldundietako ordezkariek, hiriburuetako alkateek, EUDELek, euskal udaletako ordezkariek, Eusko Legebiltzarreko eta Batzar Nagusietako ordezkariek, politika, hezkuntza-eremuko ordezkariek, horien artean euskal unibertsitateetako hiru errektoreek; euskal patronaletako ordezkariek, eremu sindikal, judizial eta kulturaleko ordezkariek eta gizarte-erakundeetako ordezkariek.

BI MEZU

Lehendakariak jardunaldiaren leloa azpimarratu du bere hitzaldian. Azaldu duenez, lelo horren bidez bi mezu helarazi nahi izan dira: lehenak iraganera begiratzen du, eta, haren bidez, “autokritika eguneratu nahi dugu, jasandako sufrimendua arintzeko asmoz”. Bigarrenak, berriz, etorkizunera begiratzen du, eta "biktimekiko hurbiltasuna, elkartasuna eta egia" adierazten du bizikidetzaren baterako eraikuntzaren bitartez.

Bidegabea izan zen

“Ez dakigu noizbait ETAk eta gainerako erakunde terroristek egin zutenaren irakurketa autokritikoa egingo duten”, adierazi du lehendakariak, eta “euskal erakundeek eta haien ordezkariok egin dezakegu irakurketa hori”, gaineratu du. “Bidegabea izan zen” esaldiarekin, lehendakaria ETAren biktimei zuzendu zaie, eta, adierazi dienez, “eragindako giza kalte konponezinen larritasuna eta intentsitatea dela eta, indarkeria horrek eragindako bidegabeko kaltearen berariazko balorazioa egin behar da”. Gaineratu duenez, GAL eta Batallón Vasco Español erakundeen biktimei “bidegabea izan zen” esatea zigorgabetasunak azken hitza eduki ezin duela eta Estatuak haiekin “erantzukizun” bat duela esatea da. Martxoaren 11ko eta Bartzelonako atentatuko biktimei dagokienez, lehendakariak gogorarazi du “ezein kausak inoiz ez duela izan pertsona bakoitzaren bizitzak, duintasunak edo osotasunak baino balio handiagoa”.

Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz

Mezuaren bigarren zatiak “aurrera” begiratzen du. Itxaropen-mezua da, eta horren sinboloa da biktimek eta gizarteak gaur goizean Bilbon osatu duten elkartasunaren zirkulua. Urkullu lehendakariak amaitzeko adierazi duenez, “egungo eta etorkizuneko bizikidetza eraikitzeko zeregina elkarrekin gure gain hartzea da erronka”.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JosuAginaga
    2018.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bidegabea izan zen.
    Fue injusto.

    #DíaEuropeoDeLasVíctimasDelTerrorismo ➡️ https://t.co/3nfKza19rv https://t.co/r22Gyohk

  • @jdarpon
    2018.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bidegabea izan zen.
    Fue injusto.

    #DíaEuropeoDeLasVíctimasDelTerrorismo ➡️ https://t.co/3nfKza19rv https://t.co/r22Gyohk

  • @jonbasterra
    2018.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Bidegabea izan zen.
    Fue injusto.

    #DíaEuropeoDeLasVíctimasDelTerrorismo ➡️ https://t.co/3nfKza19rv https://t.co/r22Gyohk

  • @arantxa_tapia
    2018.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    Bidegabea izan zen.
    Fue injusto.

    #DíaEuropeoDeLasVíctimasDelTerrorismo ➡️ https://t.co/3nfKza19rv https://t.co/r22GyohkX8

Ekitaldiko kargudunak