Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Europaren etorkizunari buruzko ikuspegia jasotzen duen dokumentua aurkeztu du

2018-03-09
  • Eusko Jaurlaritzak Europar Batasun soziala, federala eta maila anitzeko gobernantzan oinarritutakoa defendatzen du
  • Exekutiboak Europako Batzordeak 2017ko martxoan irekitako hausnarketari bere ekarpena egin dio

Iñigo Urkullu Lehendakariak Europako etorkizunari buruzko ikuspegia jasotzen duen dokumentua aurkeztu du gaur, Jean Claude Juncker presidenteak 2017ko martxoan Europako etorkizunari buruzko Liburu Zuriarekin irekitako hausnarketari ekarpena eginez. Dokumentu horretan, Exekutiboak Europar Batasun soziala defendatzen du, “pertsonak bere ekintzaren ardatz nagusi gisa kokatzeko”, baita izaera federalekoa eta maila anitzeko gobernantzaren eta subsidiaritatearen printzipioetan oinarritutakoa ere.

Dokumentuak EBri buruzko ikuspegia biltzen du: balio indartsu adostuak, planetako beste herrialdeekiko elkartasuna eta etorkizuneko belaunaldiekiko konpromisoa. Herritar aske eta berdinen Europa bat, herrien arteko topaleku; oparoa, merkatu-ekonomia sozialean oinarritua eta konpromiso sozial irmoa duena. Dokumentuak ideia guzti hauek jasotzen ditu baita 2017 urtean zehar egin diren gizarte elkarrizketetan instituzio, eragile ekonomiko, gizarte zibilak egindako ekarpenak ere.

Dokumentuak zazpi gai-multzo ditu Europari lotura: soziala, lehiakorra; ekonomiko-monetarioa; irekia eta solidarioa; iraunkorra; politikoa eta azkenik, Euskadiren jarrera.

EUROPA SOZIALA

Lehendakariak Europa soziala aldarrikatzen du, austeritatearen paradigma gainditzeko aukera emango duten dimentsio sozialeko politikak abian jartzea, alegia. Aldi berean ongizate-sistemen bideragarritasuna indartuko dutenak, eta gazteen, emakumeen eta iraupen luzeko langabezian dauden pertsonen integrazioari moduko erronkei erantzuna emango diotenak. Erronka demografikoari eta herritarren zahartzeari erantzuteko proposamenak egiten dira eta, horretarako, familiei eta lana eta familia bateragarri egiteko politikak proposatzen dira.

EUROPA LEHIAKORRA

Jaurlaritzaren proposamenak benetako industria-politika bat proposatzen du, hazkundeari eta enpleguari ekarpena egiteko. Beharrezkoa da ETEen beharrizanei arreta berezia eskaintzea. Ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustu garbia ere bai, industria-, ingurumen- eta gizarte-erronkei irtenbideak ematen laguntzeko. Horretarako Eusko Jaurlaritzak industria-lehiakortasunaren aldeko agenda adostua proposatzen du.

EUROPA POLITIKOA

Eusko Jaurlaritzak maila anitzeko gobernantzaren eta subsidiaritatearen printzipioak oinarri izango dituen Europa politikoa defendatzen du; Lisboako Itunetik aurrera dimentsio deszentralizatua du. “Estatu kideen barneko herrialde, eskualde eta nazio konstituzionalentzako eraikuntza europarrean funtzio aktiboa berreskuratzeko unea” iritsi dela esan du Lehendakariak.

Jaurlaritzak Maila anitzeko gobernantzari buruzko konbentzio bat eratzea proposatzen du, bere garaian egindako lanak Europako Konbentzioaren subsidiaritateari buruzko lan-taldean berriz jorratzeko, bereziki, Lammassoure Txostenak Eskualde Elkartuaren figurari buruz egindako lana.

4 iruzkin
  • Argazkia ana
    ana
    2018-03-12

    hola me alegro @iurkullu animo ... primero Javier con su bicherias y ahora George strait me ha escrito en mensaje directo twint lo que sigue a mi me va a dar un yuyu ya me la esta dando no voy a dormir te lo digo y encima su numero de tlf oigo sus canciones , i cross my Heard y mas canciones , viéndote yo a usd me tranquilizo

  • Argazkia SN Robot
    @AsierAranbarriU
    2018-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu presenta el documento que recoge la visión sobre el futuro de Europa 🇪🇺 https://t.co/hPHmvBb95q https…

  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2018-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari @iurkullu presenta el documento que recoge la visión sobre el futuro de Europa 🇪🇺 https://t.co/qve6g62cyH https:…

  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2018-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu presenta el documento que recoge la visión sobre el futuro de Europa 🇪🇺 https://t.co/hPHmvBb95q https…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)