Berriak Lehendakaritza
Eu

Ayacucho-ko euskal etxeak (Argentina) egoitza berria estreinatu du, eta Perun aurkeztu da “Centro Cultural Vasco Peruano de Trujillo”

2018.eko martxoak 08

Joan zen igandean Ayacucho-ko “Euskal Odola” euskal etxeko kideek bere egoitza berria inauguratu zuten. Ayacucho Buenos Aires-eko probintzian dago, Argentinan. Inaugurazio ekitaldian “Euskal Odola” euskal etxeko kideekin batera, Ayacucho-ko agintariek ere hartu dute parte.

Egoitza berria Sucre Kalean dago, 1146 zenbakian, eta  jangela zabal bat, egongela eta patio bat ditu.

Egoitza berriak ahalbideratuko du ekitaldi gehiago eta hobeto egin ahal izatea. Adibidez, gaur bertan, martxoak 9, ostiralarekin, Ayacucho-ko Txahalaren Festa Nazionala ospatuko da egoitza berrian, non desfilea egingo den, eta horren ondoren jaiaren erregina aukeratuko den.

“Euskal Odola” euskal etxea duela hamar bat urte inguru eratu zen, eta partaideen artean emakume eta irakasle ugari dago.

Bestalde, joan zen otsailaren 16an “Centro Cultural Vasco Peruano de Trujillo” aurkeztu zen Trujillo-ko hirian, Perun, Trujillo-ko Casa de la Identidad-en. Elkarte berri horrek “Trujillo-ko euskal etxea” izena erabiltzen du, baina oraindik ez du aurkeztu eskaerarik Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistro Ofizialean sartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak