Berriak
Eu

80 euskal enpresa inguru dabiltza Arabiar Emirerri eta Qatarreko “erreferente” bihurtu nahian

2011.eko urtarrilak 10

Arabiar Emirerritan ospatuko da, egun hauetan, Etorkizuneko Energien inguruko Munduko Gailurra

80 enpresa ingururekin batera lekualdatuko da Lehendakaria, datorren ostiralean, urtarrilak 14, Arabiar Emirerri Batuetara eta Qatarrera egingo duen bidaia ofizialean, helburua gobernu biek zientziaren eta teknologiaren arloan ekoizpen sektoretan diseinatzen ari diren plan integraletan Euskadi finkatzea izanik. "Une giltzak dira" euskal enpresek “erreferente bihurtzea” lortuko badute sektore horietan, izan ere, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren esanetan, "bere ekonomia osatu nahian dabiltza, petrolioaren eta gasaren sektorean ekoizpen sektore berriak eranstean". Gainera, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren alderdi turistikoa planteatuko du, Costa del Soleko ohiko aukeraren osagarri modura, Arabiar Emirerriko eta Qatarreko eroste ahalmen handiko bisitariak erakartzeko ahaleginean.

Patxi Lopez Lehendakaria euskal enpresa misioko zuzendari gisa joango da Arabiar Emirerri Batuak eta Qatar bisitatzera, urtarrilaren 14tik 21era, Etorkizuneko Energien inguruko Munduko Gailurra ospatzen den aldi berean. Euskal ordezkaritzan aurkitzen dira Lehendakaritzako kideak, Industria sailburuordetzak eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Merkataritza Ganberetako 80 bat enpresa kide eta klusterrak, esaterako t energiarena, horrela Euskadiren nagusitasuna finkatzen ahaleginduko dira, une hauetan bi herrialdetako gobernuek garatu nahi dituzten plan integraletan. Eusko Jaurlaritzaren ustean, bi arlo horietako “inbertsio ahalmena oso handia da”, horrela, Exekutiboaren asmoa da Euskadi herrialde horietako “erreferente” bihurtzea, zientziaren zein teknologiaren arloetan.

Guillermo Echenique Kanpo Ekintzarako Idazkari Nagusiak jendarteratu du Lehendakariak urtarrilaren 14tik 21era Arabiar Emirerrietan eta Qatarren garatuko duen agenda, Lehendakaritzan (Vitoria-Gasteiz) ospatu prentsaurreko batean.

Misio honetako lehenengo egunean, urtarrilak 16an, euskal ordezkaritza Dubaiko merkataritza ganberekin bilduko da, euskal ganberekin hitzarmena sinatzeko asmoz. Urtarrilaren 17an berriz, Patxi Lopez Lehendakaria Etorkizuneko Energien inguruko Munduko Gailurrera bertaratuko da. Hilak 18an, asteartea, Lehendakaria enpresa jardunaldi batean mintzatuko da eta hilak 19an, osteguna, jadanik Qatarren, Lehendakariaren agendan Qatarreko H.H. Sheikh Hamad Bin Jassim Bin Jaber Al Thani Lehen Ministro zein Kanpo Harremanetarako Ministroarekin topaketak izango omen ditu. Azken egunerako, Euskadiko eta Qatarreko enpresarien arteko topaketa eta Iberdrola instalazioko bisita aurreikusten dira.

Misio honen beste helburuetako bat da Euskadi xede turistiko “osagarri” modura aurkeztea, Costa del Soleko ohiko eskaintzari dagokionez, bide batez gune hori bisitatzen duten eroste ahalmen handiko pertsonek bere egonaldia aprobetxatu dezaten, "bi edo hiru eguneko bisita egiteko toki berezi zein osagarri batera”, hau da, Euskadira.

Iruzkin bat
  • 2011.eko urtarrilak 11

    Una cosa que hay que agradecer a este Gobierno es que los viajes del lehendakari son a zonas donde no hay caladero de votos que recaudar. Sino caladero de inversiones. No como ocurria antes, que sólo se viajaba a Argentina, curiosamente, donde mas voto por correo existe en Euskadi....pero supongo que hacer las cosas bien no es noticia....

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)