Eu

Eusko Jaurlaritzak datu irekiek dakartzaten erronkak aztertu ditu hiru foru-aldundiekin eta Kanarietako Gobernuarekin

2018.eko martxoak 08
  • Luis Petrikorena eta Javier Bikandi zuzendariek Gobernu irekiaren, gardentasunaren eta open datarenarloko jardunaldi batzuen esparruan egindako lan-bilera batean parte hartu dute gaur, Euskadiren eta Kanarien arteko elkartruke baten barruan

 

 Gobernu Irekiaren Zuzendari Luis Petrikorenak eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik datu irekiei buruzko lan-bilera batean parte hartu dute gaur, Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek open datari, Gobernu Irekiari eta gardentasunari buruz antolatu duten Euskadiren eta Kanarien arteko elkartruke-jardunaldi batzuen esparruan.

Euskadiko eta Kanarietako administrazioen arteko topaketa horren bidez, gardentasunaren eta datuen irekieraren inguruko ekintza-ildo komunak identifikatu eta arlo horietako jardunbiderik onenak aztertu nahi dira.

Gaurko bileran, Eusko Jaurlaritzan, Kanarietako Gobernuan eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundietan Gobernu Irekiaren arloko ardura duten taldeek datu irekien kultura eta normalizazioari, datu publiko irekien berrerabilera eta eskariari eta datu publikoen katalogoak zabaltzeko beste modu batzuei buruzko gogoeta egin dute.

Gaurko topaketaren ondoren, langile publikoei zuzendutako “Datu Irekiak-Balio Soziala” jardunaldia egingo da bihar. Bertan, datu irekien onurak eta erronkak zehaztuko dituzte Euskadiko instituzioek eta Kanarietako Gobernuak.

OPEN DATA EUSKADI

Open Data Euskadi Euskadiko sektore publikoko informazioaren berrerabilera bultzatzen duen datu irekien ataria da. Zerbitzu horrek zuzenean eskaintzen ditu datuak, eraldatu eta interpretatu gabe, administrazio garden eta ireki bat lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak 2010. urtean jarri zuen abian proiektu hori, eta datu irekien lehen atarietako bat izan zen munduan. Gaur egun, 3.500 datu multzo baino gehiago ditu, eta Estatuko datuen katalogoan datu multzo gehien txertatzen dituen ekimena da (%21a).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak