Berriak Osasuna
Eu

Gripeak behera egiten jarraitzen du Euskadin

2018.eko martxoak 07

Gripeak jarraitzen du behera egiten Euskadin. Otsailaren 26tik martxoaren 4ra bitarteko astean, 102,11 kasu egon dira 100.000 biztanleko, eta, aurreko astean, 149,46 kasu erregistratu ziren.

Hala erakusten dute Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zainketa Epidemiologikoaren-Mediku Jagoleen Sareak eginiko asteko azken txostenean jaso diren datuek. Bertan Larrialdi Zerbitzuetako eta Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) asistentzia-jardueraren beherakada egiaztatzen da. Hala ere, altua izaten jarraitzen du.

Denboraldiaren hasieratik, gripeagatiko 1.910 ospitaleratzeren berri eman da; 376k (% 19,7) larritasun-irizpideak izan dituzte; batez besteko adina 68,5 urte izan da. Guztira, 77 heriotza erregistratu dira, ospitaleratu diren kasu larri horien artean.

Eutsi egingo zaie Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak martxan dituzten errefortzurako giza baliabide eta materialei, bai eta Euskadin gripea hasi zenetik egon den eguneroko koordinazio etengabeari ere, osasun-arreta egokia eta kalitatekoa bermatzeko.

 

 Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 7a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau