Eu

María Jesús San José: “Soldata arraila” da emakumeek lanaren esparruan jasaten duten tratuaren ondoriorik argienetako eta laidogarrienetako bat.

2018.eko martxoak 07

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék gaur eman dio hasiera Donostian “Genero Gaia Lan-harremanetan” jardunaldiari. Jardunaldia Gipuzkoako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialak antolatu du, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, dela eta.

Koldo Mitxelena Kulturunean egin den jardunaldian aztertu dira generoak lan-harremanetan duen eraginarekin zerikusia duten hainbat gai, hala nola, lana eta familiako bizitza uztartzea eta gizarte-laguntzak eskuratzea (bereziki Gizarte Segurantzaren kontribuzio-mailako gizarte-prestazioak).

San José sailburuak azpimarratu du gai hauei heltzen zaienean ezinbestez aztertu behar izaten dela soldata arraila, “emakumeek eta gizonek lan-munduan jasotzen duten tratu ezberdinaren ondoriorik argienetako eta laidogarrienetako bat”.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak azaldu duenez, lege-neurriak hartu beharko lirateke soldata arraila hori murriztu eta ezabatzeko, eta enpresa guztietan gardentasun-neurriak ezarri behar dira eta lanaldi partzialeko eta aldi baterako kontratuek nahiz seme-alabak edo mendeko pertsonak zaintzeko lan-bizitza eteteak emakumeen soldatan, prestazioetan eta pentsioetan dituzten eragin diskriminatzaileei aurre egin behar zaie. “Bestalde –erantsi du– enpresetan diagnostikoak egitearekin eta berdintasun planak onartzearekin zerikusia duten betebeharrak zabaldu eta zehaztu ere egin behar dira, eta horien aplikazioari eta jarraipenari buruzko egungo arauketa hobetu behar da indartu ahal izateko”.

María Jesús San Josék gogoratu du Eusko Legebiltzarrak talde politiko guztien aldeko botoarekin otsailaren 1ean onartu zuen legez besteko proposamena, Gobernuari eskatzeko gizarte-eragileekin batera eztabaida sakon bat susta dezala soldata arraila gainditzen lagunduko duten neurriak adosteko, berdintasun planetara zabalduko direnak,  arreta berezia jarriz enpresa txiki eta ertainetan. “Gogotsu ari gara lanean gizarte-akordioa lortzeko eta Legebiltzarrak eskatutakoa bete ahal izateko. LAB, CCOO, UGT eta CONFEBASK hor ditugu eta gizarte-eragileak adostasun batera iristea nahi dugu gaur egun legez ezarri beharrik ez duten enpresa guztietan berdintasun planak ezartzea sustatzeko".

Bestalde, jardunaldian adierazi da aurrera egiten jarraitu behar dela lana eta familiako bizitza uztartzeko gizonen konpromisoan eta inplikazioan. Alde horretatik, María Jesús San Josék esan du “borroka hau ez da emakumeen kontua bakarrik, eta gizonezkoei esango nieke gogora ekartzeko Nelson Mandelak esandakoa: aske izatea ez da soilik norberaren kateak askatzea, gainerakoen askatasuna errespetatuz eta hobetuz bizitzea baizik”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @cgsgipuzkoa
    2018.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    María Jesús San José: La “brecha salarial” es una de las consecuencias más evidentes e injuriosas del trato que ... https://t.co/N82AQDq3eV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak