Eu

Eusko Jaurlaritzak Bruselan azaldu ditu Euskadin lan-esplotazioaren prebentzioan garatzen diren jardunbide egokiak

2018.eko martxoak 07
  • Ernesto Sáinz Lanchares, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria, Migrazioen Europako Funtsaren gonbidatu
  • Alemaniak, Suediak eta Irlandak zuzenean ezagutu dute Euskadiko Etorkinak Gizartean Integratzeko eta Parte Hartzeko Foroaren kudeaketa
  • “Migratzaileengan eragina duten arazoei erabat heltzea”

 

Brusela, 2018/03/07

Ernesto Sáinz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur goizean, Bruselan azaldu ditu Euskadin lan-esplotazioa prebenitzeko eta kalitateko lana bermatzeko eta lan-merkatuan integratzeko alde interesdun anitzeko ikuspegia izateak dakarren abantailarako garatzen diren jardunbide egokiak.  Sáinz Lancharesek, Migrazioen Europako Foroak gonbidatuta, atzotik urtero egiten den Migrazioen Europako Foroan parte hartu du; foroaren 4. edizioa da, Europako hiriburuan.

 

Foroa Europako Batzordeak eta bertako Ekonomia eta Gizarte Komiteak babesten du, eta George Dassis grekoa du buru; Dimistris Avramopoulos Migrazioko, Barneko Gaietarako eta Herritartasunerako Europako komisarioak inauguratu du.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak Alemaniako, Suediako eta Irlandako Ordezkaritzen aurrean azaldu ditu “Euskadiko Etorkinak Gizartean Integratzeko eta Parte Hartzeko Foroak dituen egokitasunak; foroak osoko bilkura moduan funtzionatzen du, eta gutxienez urtean behin batzen da”.

 

Sainz Lancharesek Europako homologoei “Integraziorako (Hezkuntza, Osasuna, Parte-hartzea, Etxebizitza eta Gizarte Baliabideak eta Berme Juridikoak) euskal Foroaren lan-batzordeen funtzionamendua eta kudeaketa” azaldu dizkie; “hiru hilean behin batzen dira, Migrazioko, Barneko Gaietarako eta Herritartasunerako Europako komisarioak berak aipatutako xedeak betetzeko tresna gisa”.

 

“Horietako bakoitzaren bidez migratzaileengan eragina duten arazoei erabat heltzen zaie, foro bakarrean biltzen baitira Eusko Jaurlaritzako sailak, foru-aldundiak, udalak eta hirugarren gizarte-sektoreko erakundeak, bai eta enpresa-erakundeak eta zentral sindikalak ere, Foroaren Lan Batzordearen barruan”, azaldu die Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak Suediako, Irlandako eta Alemaniako ordezkaritzei.

 

Bestalde, Avramopulosek, topaketaren garrantzia nabarmendu ondoren, “tokiko eta Europako agintariak eta hirugarren gizarte-sektoreko erakundeak biltzen baitira”, azpimarratu du “nolako garrantzia duen fluxu migratzaileek gizarte zaharkituan eta Europak bezalako jaiotza-tasa baxuak dituen gizartean izan behar duten egitekoak”. Gainera nabarmendu du “zer garrantzitsua den migratzaileentzat hizkuntza ikastea eta beren lanbide-kualifikazioak aitortzea, enplegua lortzeko bide gisa eta erabat integratzeko eta, horrela, gizartearen kohesiorako oinarri gisa”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • George Dassis, Dimistris Avramopoulos,