Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak hitzeman du Brigada Mugikorra modernizatzeari ekingo diola

2018.eko martxoak 06

Plana, sindikatuen ekarpenak jasota, hasierako proposamen batetik abiatuta egingo da, eta proposamenean zazpi neurri jaso dira

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak gaur arratsaldean aurkeztu die sindikatuei, Ertzaintzaren Kontseiluaren baitan, Brigada Mugikorra modernizatzeari ekiteko proposamen “zehatza eta zabala”. Egungo egoeraren diagnostikotik abiatuta, Segurtasun Sailak diseinatuko duen planak hainbat neurri jasoko ditu, eta neurri horiek aztertzeko egingo diren aldebiko bileretan sindikatuek euren ekarpenak egin ahal izango dituzte. Lehenengo bilera hilaren 13an egingo da.

Ertzaintzaren Kontseilua kontsultak eta proposamenak egiteko Ertzaintzako organo parekidea da, eta Segurtasun Saileko bost karguk eta sindikatuetako beste bost ordezkarik osatzen dute, eta Kontseiluaren bileran aurkeztu du sailburuak plana egiteko oinarri gisa hartuko den proposamena, aldebiko bileretan sindikatuek egingo dituzten ekarpenekin osatuko dena. Lehenengo bilera datorren asteartean, hilaren 13an, egingo da.

Gaur arratsaldean aurkeztu den proposamenean zazpi neurri jaso dira:

1.- Espezializazio-ikastaroak eta lanpostuak hornitzeko deialdiak planifikatzea Brigada Mugikorrean belaunaldi berritzea egiteko.

2.- Etengabeko prestakuntza planifikatzea eta entrenamenduak antolatzea, laguntza sekzioaren ordutegi-araubideari lotuta. Urtean gutxieneko entrenamendu-egunak ezartzea.

3.- Gehieneko iraute denbora ezartzeko mekanismoak aztertzea.

3.- SAMi (jarduneko zerbitzu modulatua) eta baliabide operatiboei buruzko gogoeta egitea. Izendatutako eginkizunak edo, hala badagokio, destino alternatibak.

5.- Lan-osasuna. Brigada Mugikorreko agente guztiei mediku-azterketa espezifikoak egitea, adinaren edo bestelako egoera objektiboen arabera lehenetsita.

6.- Ordutegi-araubideak aztertzea.

7.- Ekipamenduak eta dotazioko elementuak etengabe eguneratzea.

 

 (Ohar honi sailburuaren adierazpenak jasotzen dituen audioa gehitu zaio)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de #Seguridad se compromete a abordar la modernización de la Brigada Móvil ➡ https://t.co/xv7SmtoMEd https://t.co/KskGktVMlh

Ekitaldiko kargudunak