Berriak Hezkuntza
Eu

Akordioak Hezkuntzako Negoziazio Mahaietan

2018.eko martxoak 06

Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan Hezkuntzako bi Negoziazio Mahai elkartu dira gaur goizez. Hezkuntza Saileko eta sindikatuetako ordezkariak Sukalde eta Garbiketa nahiz Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaietan elkartu dira. Mahai bietan zenbait akordiotara iritsi da.

Sukalde eta Garbiketako kidegoari dagokionez, ordezkaritza duten sindikatu guztiek –LAB, CCOO eta UGTk- , ELAk izan ezik, akordioa sinatu dute Hezkuntza Sailarekin. Aipaturiko sindikatuok gehiengoa ordezkatzen dute Sukalde eta Garbiketako kidegoan. Gehiengo sindikalak eta Hezkuntza Sailak sinatu duten akordioak, beste zenbait elementuren artean, honako hauek jasotzen ditu:

-                     Lanpostuen zerrenda erregularizatzea eta behin-behinekotasuna jaisteko proposamenak.

-                     Sukaldeko eta garbiketako lan kargak egokitzea, dieta berriak zein espazioen erabilera handiagoa aintzat hartuz.

-                     Euskalduntzea eta Prestakuntza Plana

 

Hobekuntza hauek berehala aplikatuko dira, akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

             

Bestalde, Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian LAB eta CCOO sindikatuek Hezkuntza Sailaren proposamenarekiko adostasuna erakutsi dute. STEILAS sindikatuak denbora gehiago eskatu du bere oinarriekin kontsulta egiteko.  Sindikatuetako ordezkariei aurkezturiko dokumentuak kidego honetako profesionalen lan baldintzetan hobekuntzak jasotzen ditu:

-                     Behin behinekotasuna jaistea eta Enplegu Publikorako Eskaintza (260 plaza)

-                     Lanpostuen zerrenda egokitzea.

-                     Gizarte Funtsa eratzea

-                     Asteko lanaldia zehaztea

-                     Fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalen kategoriak aitortzeko prozedura

Sukalde eta Garbiketako Negoziazio Mahaian sinatu den akordioaren ondoren lan baldintzak nahiz zerbitzua bera ere hobetuko dira. Era berean, Hezkuntza Bereziaren alorrean, beste bilera bat egitea espero da, akordio bat lortze aldera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak