Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Indautxuko Eskolaren mendeurrenean parte hartu du

2018.eko martxoak 07
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Adierazi duenez, negoziazio-mahaietan egindako “urrats handien” ondoren, mahaiak oraindik irekita daude, eta hori bateragarria da ikastetxeetan normaltasunari eustearekin

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte Bilboko Indautxu Eskolaren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian izan dira. Bertan, lehendakariak onartu du azken orduetan “urrats handiak” egin direla negoziazio-mahaien esparruan, eta adierazi du mahai horietan jarraitu behar dela lan-baldintzak hobetuko dituzten eta hezkuntzaren kalitatea bultzatuko duten akordioak lortzeko bidean aurrera egiten. Negoziazioa, nolanahi ere, irekita dago oraindik, eta, adierazi duenez, hori bateragarria da hezkuntza-zerbitzu publikoan normaltasunari eustearekin.

Erakundeetako hainbat ordezkari bildu dira gaur Indautxuko Eskolako instalazioetan. Eskola, nolanahi ere, mendeurrena ospatzeko ekitaldietan murgilduta dago duela hilabete batzuez geroztik. Bertan izan dira, lehendakariaz eta sailburuaz gain, Bilboko alkate Juan María Aburto eta Euskaltzaindiako presidente Andrés Urrutia, besteak beste. Aipatu beharra dago Euskaltzaindiaren aldi baterako egoitza izan zela Indautxuko Eskola. Guztiek ospatu nahi izan dute Eskolaren mendeurrena bertako irakasle eta ikasleekin. Ikastetxeak, nolanahi ere, jatorrizko izena berreskuratu zuen joan den urtean. 

Lehendakariak Ohorezko Liburuan sinatu du, eta Eduardo Larrouy ikasle ohia agurtzeko aukera izan du. Eduardok 105 urte beteko ditu datozen egunetan, eta mendeurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera eman zien txupina bota zuen. Urkulluk azpimarratu du Indautxuko Eskola “parte-hartzearen, talde-lanaren eta lankidetzaren” eredua eta "gure komunitatearen zerbitzurako hezkuntzaren bokazioa berresteko" lekua dela.

Gainera, atzo bertan Sukalde eta Garbiketako langileekin eta Haurreskolak Partzuergoarekin lortutako akordioak eta Hezkuntza Bereziko Mahaian egindako aurrerapenak aipatu ditu. Adierazi duenez, mahaiak elkarrizketarako irekita daude oraindik, eta hori bateragarria da “hezkuntza-zerbitzu publikoan normaltasunari eustearekin”. “Negoziazio-mahaia da leku egokia lan-baldintzak hobetuko dituzten eta gizarteari eskaintzen diogun hezkuntza-zerbitzua bultzatuko duten akordio positiboak lortzeko”, adierazi du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2018.eko martxoak 07

    si me ha gustado mucho @iurkullu me alegro volver oírte ... tiene mi apoyo viva Euskadi ,me gustan todo tipos de musica tengo un nuevo cantante se llama George strait canciones de este cantante quiero que lo veas si puedes , en mi perfil de twinter hay una canción que se llama i cross my Heard te gustara bueno adiós , Javier mi compi no para de hacerme reir

Ekitaldiko kargudunak