Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Langile ez-sanitarioek desfibriladore automatikoak erabiltzea izango dituzte

2011.eko urtarrilak 05

LANGILE EZ-SANITARIOEK DESFIBRILADORE AUTOMATIKOAK ERABILTZEA IZANGO DITUZTE, BETIERE OSAKIDETZAKO EMERGENTZIA-ZERBITZUEN IRIZPIDEI JARRAITUTA

Osasun eta Kontsumo Sailak onartu berri duen dekretuak ahalbideturik

Langile ez-sanitarioak desfibriladore automatikoak erabiltzeko gai izango dira aurrerantzean, betiere Osakidetzako emergentzia-zerbitzuen jarraipideak beteaz, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak onartu berri duen dekretuari esker. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian joan den abenduaren 27an argitaraturiko 337/2010 dekretua da, hain zuzen, aurreko dekretu batzuk eraldatzen dituena, Europako araudira egokituz.

Aldaketa nagusia, esan bezala, horixe da, alegia: langile ez-sanitarioek kanpoko desfibriladore automatikoak erabili ahal izango dutela, betiere erabilera hori bihotz-biriketako bizkortzearen oinarrizko eskeman txertaturik eta Osakidetzako emergentzia-zerbitzuen laguntzaz gauzatzen bada.

Garrantzia handiko ekimena da hau, kontuan hartuta prestakuntza sanitariorik gabeko pertsonak izan ohi direla berehalako desfibrilazio prozesua eskatzen duen egoera bati aurre egin behar izaten diotenak. Kasuotan, erabakiorra gerta liteke ahalik azkarren jardutea, larrialdi sanitarioetako ekipoak iritsi bitartean. Izan ere, kanpoko desfibriladore automatikoak bereziki diseinatuta daude leku jendetsuetan kokatzeko.

Nolanahi ere, mota honetako desfibriladore bat instalatu nahin duten pertsona fisiko nahiz juridikoek Osasun eta Kontsumo Sailari jakinarazi beharko diote, aldez aurretik. Era berean, bere kokapen zehatza eta ezaugarri teknikoak adierazi beharko dituzte. Hala, ezarritako desfibriladoreen erregistro bat dauka Sailak eta horrek, esan gabe doa, erraztu egiten du emergentzia zerbitzuen lana, honelako gailu bat eskura non dagoen bai baitakite.        

Iruzkin bat
  • @gradha
    2011.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    Personal no sanitario podrá usar desfibriladores automáticos http://bit.ly/eAXvhS en 3, 2, 1... ¡Zap!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan