Berriak Hezkuntza
Eu

Dekretua, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzkoa (Gobernu Bilera 2018-03-06)

2018.eko martxoak 06

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Euskadin unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzko Dekretua. 

Dekretu berriak arau bakarrean jasotzen du, Euskadin irakasle lanbiderako gaitzen duten ikasketen baitako practicum deituriko fasea –ikastetxeetan egiten diren praktikak-, honako ikasmaila hauetan dagoeneko egiten dena: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, eta Erregimen bereziko Ikasketetan. 

Arau berria beraz, honako hauei aplikatuko zaizkie: funts publikoz finantzaturiko ikastetxeei (publiko zein itunpeko, erregimen orokorreko zein erregimen berezikoak), ikastetxe horietako irakasleei, eta ondorengo unibertsitate-ikasketetakoren batean practicuma burutzen ari diren ikasleei: 

    -    Haur Hezkuntzako Gradua

    -    Lehen Hezkuntzako Gradua

    -    Irakasleak prestatzeko Unibertsitate Masterra: DBH eta Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako

    -    Titulazioa dela-eta masterreko ikasketak egin ezin dituzten pertsonentzako unibertsitate-ikastaroa, Lanbide Heziketako irakaskuntzan aritzeko eskatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa lortzeko (batez ere Lanbide Heziketako Irakasle Tekniko gisa jarduteko)

Practicum fasea 

Practicum deritzon fasea, irakasle izateko prestatzen ari den ikasleak ikastetxe batean egiten duen praktikaldia da. Helburuak hauek ditu praktikaldiak: eskarmentua lortzea bakoitzaren espezialitateari dagozkion gaien plangintza zein ebaluazioa egiteko eta eskolak emateko; irakasle-lanerako ahozko eta idatzizko adierazpena ongi menderatzen dutela egiaztatzea; eta ikaskuntza eta bizikidetza erraztuko dituen giroa sustatzeko beharrezko gizarte-trebetasunak menderatzea. 

Praktika hauek egiten dituen tartean, ikastetxean esleitu dioten irakasle tutorearen tutoretza jasotzen du ikasleak, eta unibertsitateak ezarritako irizpideen araberako ebaluazioa ere izaten du. Tutoreaz gain, prestakuntza-zentro bakoitzean koordinatzaile bat ere izango da. Azken hau, praktikak koordinatzeaz gain, horien garapen egokiaz ere arduratuko da. Praktiketako ikasleek ez dute irakasle tutoreari dagozkion irakaskuntza-jarduerarik egiten, eta kolaboratzaile gisa hartu behar dira hezkuntza-jardueretan. 

Dekretu berriak irakasle tutoreek nahiz koordinatzaileek bete beharreko funtzioak jasotzen ditu, bai eta praktiketako prestakuntza-zentroek bete beharreko baldintzak ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko uztailak 02

    El decreto establece que las prácticas se realizarán en centros públicos considerados ccentros de formación, previa solicitud de dichos centros. ¿ Se sabe ya en que centros se podrán hacer las prácticas el próximo curso?

  • @FPeuskadi
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Decreto sobre el prácticum de los estudios universitarios que habilitan para el ejercicio de la profesión docent... https://t.co/6zgiu930di

Komunikabideek behera kargatzeko