Eu

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskadiren arteko Lankidetza Bultzatzea Europako Espalazio Bidezko Neutroi Iturriaren egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko -Ess – Bilbao European Spallation Source Bilbao- (Gobernu Bilera 2018-03-06)

2018.eko martxoak 06

Lankidetza Hitzarmenaren Eranskina baliozkotzen duen Akordio Proposamena onetsi du Gobernu Kontseiluak. Hitzarmena 2010eko abenduaren 30ean sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak Europako Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren Espainiako egoitza (ESS – Bilbao European Spallation Source Bilbao) eraiki, hornitu eta ustiatzeko.

Eusko Jaurlaritzak ontzat ematen du bultzada hau, Espainiak ESS-ERICen behin betiko parte hartuko duela adostu ondoren, eta baita ere behin identifikatu eta kuantifikatzen direnean ESS-BIren bitartez espezietan egin beharko diren ekarpenak.

Hala, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak duela egun batzuk iragarritako ildoari jarraituta emango zaio bultzada berri bat proiektuari.

ESS Bilbao-ko Kontseilu Errektoreak Mario Pérez izendatu du zentroaren zuzendari exekutibo.

Zuzendariak gidatuko du fase berri hau, hots, ESS Bilbaok Lundeko (Suedia) espalaziozko neutroi iturria eraikitzeko hitzartutako ekarpenei aurre egin beharko dien aldi hau. Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak instalazio honekin eta European Spallation Source-ko ERICen Espainia integratzeko prozesuarekin duten konpromisoa erakutsi dute, begiz jota dagoena betez gero aurtengo apirila amaitu aurretik gertatuko baita. Urrats honek Espainia bazkide fundatzaile bihurtuko du, eta Europako partzuergoan eskubide beteko kide.

ESS Bilbao, Espainiak Europaren proiektuarekin hitzartu duen % 3ko espeziezko laguntzaren barruan, ESSrekin konpromisoa hartua duten lantaldeak garatzen ari da. Administrazio bien arteko hitzarmena iazko abenduan aldatuaz, 2018-2025 aldian urtealdika finantzatzeko baldintzak adostu zituzten administrazio biek. Guztira ESS Bilbaori eman zaion aurrekontuak 64,5 milioi euro jotzen du. Kopru horri, aurreko ekarpenak gehitu behar zaizkio, guztira 49 miliooi euro.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko