Izaskun Iriarte Irureta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide berria (Gobernu Bilera 2018-03-06)
Eusko Jaurlaritzari lotutako lanbide-karrera luzea egin du, 1993. urteaz geroztik
Gaurtik aurrera, COJUAko kidea da, hau da, Eusko Jaurlaritzak duela 81 urte sortu zuen eta gaur egun Araubide Juridikoaren sailburuorde Sabino Torrek zuzentzen duen aholku-organokoa
Gobernu Kontseiluak COJUA Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatu du Izaskun Iriarte Irureta. Zuzenbideko lizentziaduna da espezialitate juridiko-ekonomikoan, Deustuko Unibertsitatean, eta Kooperatiba Ikaskuntzetako diplomaduna unibertsitate berean. Nazioarteko eta Europako Harremanetako graduondo bat dauka Amsterdamgo Unibertsitatean, eta Nazioarteko Merkataritzako Master bat eta Europar Batasuneko Integrazio Politiko eta Batasun Ekonomikoko Unibertsitate Master bat Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV).
Izaskun Iriarte Iruretak Eusko Jaurlaritzari hertsiki lotutako lanbide-karrera luzea egin du dagoeneko. 1993. urtean hasi zen Eusko Jaurlaritzan lanean, Deinterbask aldizkariko erredaktore gisa. Europako gaietarako teknikari arduraduna eta Europar Batasuneko teknikari espezialista (Bruselan), Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko burua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Zerbitzuetako Zuzendaria eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko Plangintza eta Koordinazioko arduraduna izan da. Aurreko legegintzaldian, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendariaren kargua bete zuen, eta Administrazio eta Lurralde Plangintzako Sailburuordea izan zen. Eusko Jaurlaritzatik kanpo, Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualdeetako Gobernuen Nazioarteko Sarearen Idazkaritzako koordinatzaile-lanetan aritu da, eta, gaur egun, Lehendakaritzako Plangintza eta Koordinazioko arduraduna da.
Izaskun Iriarte Iruretak euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz hitz egiten du, eta artikulu ugari argitaratu ditu (gehienak lurralde-antolamenduko gidalerroei, justiziaren eremuko jardunbide egokiei, bulego judizialen antolamenduari eta parte-hartzean oinarritutako prozesuei buruzkoak).
COJUA
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Toki Administrazioaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta haiei lotutako edo haien mendeko gainerako erakunde publikoen aholku-organoa da. Lehendakariak, lehendakariordeak, 8 bokalek eta idazkariak osatzen dute:
- Lehendakaria: Sabino Torre, Araubide Juridikoaren Sailburuordea
- Lehendakariordea: Xabier Unanue, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaria
- Bokalak:
- M.ª Teresa Astigarraga
- Luis Mª Eskubi
- Iñaki Beitia
- Fátima Saiz
- Imanol Zubizarreta
- Ion Gurutz Echave
- Iñaki Calonge
- Idazkaria: Jesús M.ª Alonso
COJUA administrazio-jarduna legeekin eta Zuzenbidearekin bat etortzeaz arduratzen da, eta honako kasu hauetan kontsultatu behar da:
- Legeen aurreproiektuak
- Legegintza-dekretuen proiektuak
- Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarraren legeak garatu edo betearazteko, Autonomia Erkidegoak Estatuko legegintza garatzeko dituen eskumenak baliatzeko edota Europar Batasuneko araubideak edo zuzentarauak garatu edo aplikatzeko ematen dituen arauzko xedapenen proiektuak
- Tokiko autonomiaren defentsari lotutako gatazkak
- Administrazio-egintzen eta administrazio-xedapenen ofiziozko berrikuspena
- Berrikusteko ezohiko administrazio-errekurtsoak
- Administrazio-kontratuen deuseztasuna, interpretazioa eta suntsiarazpena
- Administrazio-emakiden deuseztasuna, interpretazioa, aldaketa eta desegitea
- Administrazioen ondare-erantzukizunaren inguruko erreklamazioak
- Udal-mugarteen aldaketa, lurralde historiko bat baino gehiago eraginpean hartzen duenean
- Bere osaerari, antolamenduari, eskumenari eta funtzionamenduari lotutako gaiak