Berriak Lehendakaritza
Eu

Martxoaren 8ko adierazpena: Emakumeen Nazioarteko Eguna (Gobernu Bilera 2018-03-06)

2018.eko martxoak 06

Datorren martxoaren 8a, osteguna, “Emakumeen Nazioarteko Eguna” izango da.

Erreibindikazio-eguna izango da, aurrerapenak egin badira ere oraindik ez baikara bizi gizonen eta emakumeen arteko berdintasunezko gizarte batean. Eta, halaber, historian oinarrizko eskubide batzuk lortzeko hainbeste eman zuten emakume guztiak gogoratzeko eta esker ona agertzeko eguna izango da.

Emakumeek desparekotasun estrukturala jasaten dute mundu osoan, eta hainbat esparrutan islatzen da: soldata-arraila, botere- eta erabaki-eremuetara iristeko zailtasuna, lanaldi bikoitzak (zaintza-zereginak eta etxeko zereginak emakumeen eta gizonen artean banatzean ikusten den desoreka handiaren ondorioz), lan-merkatuan txertatzeko zailtasun handiagoak eta emakumeen aurkako indarkeria.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, berdintasun-politikak dira desparekotasun horri aurre egiteko tresnarik onenak, eta legegintzaldi bakoitzean diseinatu diren eta administrazio publikoen jardunak bideratzen dituzten berdintasun-planetan planteatutako jardun-ardatzak berretsi ditu. Ildo horretan, euskal administrazio publikoen antolamendu eta funtzionamenduan berdintasuna txertatzeko, emakumeen eta nesken ahalduntzea bultzatzeko, ekonomia eta antolamendu soziala eraldatzeko (eta, era horretan, eskubideak bermatzeko eta gizarte-eredu jasangarriagoa lortzen laguntzeko) eta emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzeko lana eta bizirik irten diren biktimen arreta integrala sustatzeko dugun konpromisoa agertu nahi dugu.

Berdintasuna gizarte osoaren erronka da; erakunde, entitate edo pertsona bakoitzak bere estrategiak ditu emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiten laguntzeko, eta guztiak elkarren osagarriak dira. 

Eusko Jaurlaritzak, beraz, berdintasun-politikekin duen konpromisoa berretsi du, eta dei egiten dio gizarte osoari bere jarrera, ekintza eta erabakien bidez bere harri-koskorra ekar dezan guztion artean berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ezkertoki
    2018.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna https://t.co/gJAf8SCtSe https://t.co/IxY9ujNlAJ #BerdintasunaIrakastenDut #Martxoak8 #…

  • @uraEJGV
    2018.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    8 de marzo. Día internacional de las mujeres https://t.co/wWrPrx1ERi https://t.co/4hHt9RWluS #EnseñoIgualdad… https://t.co/BvGNkWNSa0

  • @uraEJGV
    2018.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna https://t.co/gJAf8SCtSe https://t.co/IxY9ujNlAJ #BerdintasunaIrakastenDut… https://t.co/v5De0xJv1X

  • @FPeuskadi
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Declaración 8 de marzo 2018: Día Internacional de las Mujeres (Consejo de Gobierno 06-03-2018) https://t.co/ErFbliFKtH

  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👭 Declaración 8 de marzo 2018: #DíaInternacionalDeLasMujeres ➡︎ https://t.co/TTXynYi7tU
    #EnseñoIgualdad #8DeMarzo #8M https://

  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👭 Martxoaren 8ko adierazpena: #EmakumeenNazioartekoEguna ➡︎ https://t.co/jFUCGrC9ER
    #BerdintasunaIrakastenDut #Martxoak8 #M8 h…

  • @jerkoreka
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👭 Declaración 8 de marzo 2018: #DíaInternacionalDeLasMujeres ➡︎ https://t.co/TTXynYi7tU
    #EnseñoIgualdad #8DeMarzo #8M https://

  • @jerkoreka
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👭 Martxoaren 8ko adierazpena: #EmakumeenNazioartekoEguna ➡︎ https://t.co/jFUCGrC9ER
    #BerdintasunaIrakastenDut #Martxoak8 #M8 h…

Komunikabideek behera kargatzeko