Eu

Zeharkako gaiak. 3. fasea

2018.eko martxoak 06

Irisgarritasun unibertsala

1.- Irisgarritasun unibertsala edo integrala pertsonen bizitzako espazio guztietan lor dadila sustatzea: etxebizitzan, hiri-eremuan, landa-eremuan, ekipamendu eta zuzkiduretan, garraioan eta mugikortasunean. .

2.- Aukera-berdintasunaren premisa sustatzea, hau da, desgaitasunaren zioz diskriminaziorik ez egotea, eta hori lortzeko neurri positiboak hartzea.

3.- Diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren kontzeptua biltzea, plangintzaren edo proiektua egiteko lanaren hasierako faseetatik.

 

Genero ikuspegia

1.- Lurralde- eta hirigintza-jardunean, genero-ikuspegia integratzen duen plangintza sustatzea, denboran sendotzeko modukoa.

2.- Genero-ikuspegia sartuta, lortu nahi den lurralde-ereduaren oinarriak ezartzen laguntzea, bereziki lurralde iraunkor, inklusibo, adimendun eta partizipatiboa eraikitzeko.

3.- Bere eskala guztietan zaintza-premiei erantzuna ematen dien lurraldea sustatzea, zaintzaren hirigintzaren jarduna sartuz lurralde- zein hirigintza-plangintzan.

4.- Berdintasunaren helburua lortzen eta herritar guztien bizi-kalitatea hobetzeko lurralde eta hiriak sortzen laguntzea, edozein desberdintasun-ardatzetik (sexua, adina, maila sozioekonomikoa, etnia, arraza eta abar) haratago.

 

Klima-aldaketa

1.- Plangintzan klima-aldagaia eta horri lotutako ziurgabetasunen murrizketa txertatzea, zientzia- ezagutzaren hobekuntzan oinarritutako eguneraketa-mekanismoen bitartez, ezagutza hori ekoizpen- eta kontsumo-moduei nahiz klimaren bilakaerari berari eta bilakaera horren ondorioei buruzkoa dela.

2.- Karbono urriko energia-eredu baten alde egitea, energia-eraginkortasuneko irizpideak eta energia berriztagarriak indartuz, "zero emisioen" araberako eraikuntza jomugan, intermodalitatea eta BEGen emisio gutxien sortzen dituzten garraiobideak indartuz eta berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatuz, sektore guztietan berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu ahal izateko.

3.- Hondakinen sorkuntza minimizatzea eta kontsumo iraunkorragoa erraztea.

4.- Lurraldearen erresilientzia handitzea natura-, landa- zein hiri-ingurunean, natura ekosistemen funtzio-aniztasuna sustatuz, erabilera mistoko hiri-egitura trinko baten bitartez, eta kostaldeko eremuen kudeaketan klima-aldaketaren aldagaia integratuz. Halaber, lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta haren emisioak murriztea, karbono hustubide gisa duen potentziala areagotuz.

5.- Arintzeko nahiz egokitzeko helburuak hedatzea lurralde-eta hirigintza-plangintzaren bitartez, plangintza horrek lurraldearen erabilerak antolatuko baititu eraginkortasun eta erresilientzia helburuen arabera.

6.- Plangintzaren dimentsio ekonomikoan klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketari egokitzeko ekintzak txertatzea, modu horretan beharrezkoak diren ekintzen kudeaketa bideratuko baita.

 

Osasuna

1.- Bultzatzea eta indartzea lurraldeak osasunean duen eraginaren azterketa sistematikoa eta eragin horiek lurralde- eta hirigintza-plangintzan kontuan har daitezela.

2.- Osasun alorreko berdintasuna sustatzea, herritar guztiek komunitate-zerbitzu guztiak edukitzeko, eskuratzeko eta erabiltzeko aukera berdinak eduki ditzaten, beren generoa, adina, etnia, estatus sozioekonomikoa edo egoera funtzionala edozein izanik ere.

3.- Osasun-desparekotasun sozialak murriztea bizi-kalitatearen mesedetan doazen giro eta inguruneetara iristeko aukera emanez.

4.- Jarduera fisikoaren, mugikortasun fisikoaren eta elikaduraren bitartez ohitura edo bizi-estilo osasungarriak sustatzea.

5.- Zahartze aktiboak bizi-ohitura osasuntsuagoen garapenean eta ingurune adiskidetsuago baten beharrizanean duen zeregina barneratzea.

 

Euskera

1.- Euskarak lurraldean duen presentzia kontuan hartzea lurralde-antolamenduko eta hirigintza- plangintzako tresnak egitean eta garatzean.

2.- Arnasgune diren udalerriak sendotzea hizkuntza-baliabideak sortzeko eta hizkuntza transmititzeko eta naturaltasunez erabiltzeko guneak diren heinean.

3.- Euskara hiri-izaerako eremuetan erabil dadin laguntzeko jardunak ahalbidetzea, arnasgune funtzionalen garapena bultzatuz.

4.- Udalerrien esku lurralde-plangintzako eta -antolamenduko irizpide eta tresna egokiak jartzea, euskararen aldekoagoak diren egoera soziolinguistikoetarantz bultza egiteko aukera izan dezaten.

 

Lurralde erlazioa

1.- Lurralde-antolamenduaren alorrean elkarlan-eremuak identifikatzeko lana errazten duten lan-esparruak ezartzea.

2.- EAEk kontinentearen eskalan Europako errotula gisa duen potentzialtasuna garatzea, Europako garapenaren ipar-hegoko ardatz nagusietako baten gainean kokatzeak aukera berriak sortuko dituen neurrian.

3.- Lurralde-lankidetza eta-erlazioa estutzea bereziki Nafarroarekin eta Akitaniarekin, baita Errioxarekin, Kantabriarekin eta Gaztela eta Leonekin (Burgos) ere, eremu mugakideetan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzeko, ingurumena babesteko sinergiak sortzeko eta lankidetza lehiakorra sustatzeko baldintzak ahalbidetzeko.

4.- Eremu Funtzionalen edo Lurralde Historikoen arteko barneko interrelazioa sendotzea, hala lurralde-konpartimentazioa saihestuko baita.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 30

    Me imagino muy debatido pero creo que cambiaría,en el titulo, perpectiva de género por perpectiva del cuidado, evidenciando que un contexto patriarcal, el cuidado es una ética femenina; en un contexto democrático, el cuidado es una ética humana.
    En el punto 4 añadiría diversidad funcional.
    No sé en que apartado iría tratar de introducir lógicas de cuidado y de vecindad en las comunidades de propietarios.