Eu

Mugikortasuna eta logistika. 3. fasea

2018.eko martxoak 06

Mugikortasun multimodala

1.- Garraio publikoaren erabilera sustatzea, garraio-sare irisgarri, praktiko, eroso, seguru eta fidagarri baten bitartez.

2.- Garraio publiko osorako tarifa-integrazioko eta txartel bakarreko sistema sustatzea.

3.- Berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzea garraiobide garbiak erabiliz.

4.- Genero-ikuspegia aplikatzea garraio publikoaren plangintzan eta kudeaketan, eta zaintzaren mugikortasunari behar bezala erantzutea.

 

Oinezko eta bizikleten mugikortasuna

1.- Oinezko eta bizikleten mugikortasuna aisialdiaz haratago sustatzea, garraio publikoa den heinean, eguneroko erabilera erraztuz eta egungo garraiobide-banaketan eraginez, segurtasun-, erosotasun- eta konektibitate-irizpideetan oinarrituta.

2.- Oinezkoei eta bizikletei lehendik dauden eta etorkizunean egongo diren bizitegi-, lan-, zaintza- eta aisia-eremuetan sartzeko aukera ematea, baita aldameneko hiriguneetatik ere, eta joan-etorrien intermodalitatea sustatzea.

3.- Hirietan oinezkoentzako bideak sustatzea, paisaiari eta joan-etorrien kalitateari balioa emanez. Halaber, pertsonak erakartzeko gune handietara (ospitaleak, osasun-zentroak, ikastetxeak, unibertsitateak eta abar) hurbiltzeko bideak zehaztea.

4.- EAEko lurraldea Bizikletentzako Azpiegituren Euskal Sarearen bitartez egituratzea, oinezko eta bizikletentzat hiriarteko eta eskualdearteko motorizatu gabeko mugikortasuna garatzeko, barne-ibilbideak eta aldameneko eskualdeekiko konexioak sendotzeko moduan.

5.- Donejakue Bidea, Inaziotar Bidea, Itsasoaren Bidea, Ardoaren eta Arrainaren Bidea, Kataluniatik Galiziara doan GR-1 Bidezidor Historikoa, Arabako Artzaintza Naturbidea eta Ebroko Bide Naturala sendotzea eta bultzatzea, bereziki Euskadi zeharkatzen duten tarteetan.

 

Bide mugikortasuna

1.- Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-alderdietan iraunkorra den bide-mugikortasun iraunkorra zaintzea.

2.- EAEko errepideen maparen zati handiena burututzat jotzea, Lurralde Plangintza Partzial edo Sektorialean jaso beharreko proposamen zehatzak gorabehera, Europa barneko azpiegitura izanik behar duen kudeaketaz gainera.

3.- Distantzia handietarako salgaien garraioak sortutako ingurumen-kalteei erantzun integratua ematea.

 

Tren-, portu- eta aireportu arloko mugikortasun eta logistika

1.- Kanpo- eta barne-konektibitatea indartzea abiadura handiko trenbide-garraioko Europa barneko sarearen bitartez, eta sare hori hiri, portu, aireportu eta logistika-plataformetan sar dadin bultzatzea.

2.- Trenbide-mugikortasunak eta -logistikak duten nagusitasuna sendotzea, sistema intermodal integratu baten barruan eta mugikortasun iraunkorraren esparruan.

3.- EAEko portu-sistema eta portuaren eta hiri-ingurunearen arteko harremana indartzea.

4.- Euskal Aireportu Sistema indartzea, haren aukerak optimizatuz.

5.- Euskadiren potentziala sustatzea salgaiak nazioartean garraiatzeko Europako nodo logistikoa den heinean, garraiobide guztiak konbinatuz, eta plataforma logistikoen sare batean oinarrituta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau