Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Baliabideen kudeaketa iraunkorra. 3.fasea

2018-03-06

Ura

1.- Ibai-ibilguen lurralde-antolamendu egokia sustatzea administrazio esku-hartzaileak ados jartzeko moduan, ingurumen-, hidraulika- eta hirigintza-aldagaiak integratuz.

2.- Uholde eta lehorteek herritarrei, jarduera ekonomikoari eta ingurumenari eragindako kalteak murriztea, ingurune-helburuekin bat datozen neurrien bitartez.

3.- Gainazaleko zein lurpeko ur-masa guztien egoera ekologiko ona mantentzea edo leheneratzea, giza presio esanguratsurik ez balitz egongo liratekeenen pareko bizidun komunitateak mantenduz, arazketa- eta saneamendu-azpiegiturak osatuz, euri sasoietan arintze-emariak murriztuz eta hondakin-uren berrerabilera indartuz.

4.- Ur-eskariari erantzutea hornidura-berme egokiarekin eta premien araberako kalitatearekin, emari ekologikoei eutsiz eta aurreztearen eta eraginkortasunaren mesedetan doazen irizpide eta soluzioak kontuan hartuz.

5.- Ur-bazterreko eta ibilguko baldintzak babestea, eta ibaietako guneak leheneratzea estaldura eta bideratze gogorrak eginez hiri-berroneratzeko eta -birmoldaketarako eragiketetan.

 

Energia

1.- Energia/klima binomioari aurre egitea lurraldearen antolamenduan, energia-eskariak eta - kontsumoak murriztuta autosufizientzia konektatuko irizpideen bitartez.

2.- Energia-eraginkortasuna igotzearekin zein energia berriztagarrien iturrien erabilerarekin zerikusia duten helburuak betetzea, baita petrolio-kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioa murriztearekin lotutako helburuak ere, 2030erako Euskadiko Energia Estrategian eta Klima Aldaketaren Euskal Estrategian ezarritakoari jarraikiz.

3.- Energia-eskakizunak eta haien instalazioak lurralde- eta hirigintza-plangintzara eramatea, energia-iraunkortasunaren gidalerroak politika publikoetan integratuz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren energia-iraunkortasunari buruzko irailaren 22ko 178/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.- Lurralde- eta hiri-alorreko, etxebizitza-alorreko eta mugikortasun-alorreko estrategien energia-eraginkortasuna handitzea.

5.- Garraioan petrolioaren ordez energia alternatiboak erabiltzeko ekimena bultzatzea, ingurumen- inpaktua eta urrakortasuna murriztuz, etorkizunean energia horren eskasia izango dela aintzat hartuta.

6.- Garraio publikoaren erabilera sustatzea, garraio kolektiboko sistema eraginkor eta garbiak abian jarriz.

7.- Eraikin eta etxeetan energia-kontsumoa murriztea eta energia berriztagarrien erabilera areagotzea.

8.- Elektrizitatea sortzeko parkearen iraunkortasuna hobetzea, berriztagarrien eta kogenerazioaren instalazio berriak erantsiz, banatutako sorkuntza handituz eta autokontsumoa sustatuz.

 

Ekonomia zirkularra

Hondakinen kudeaketa

1.- Ekonomia zirkularreko eredu berri batera trantsizioa egiteko bidea erraztea. Eredu berriaren arabera, produktuek eta produktu horiek sortzeko erabilitako baliabideek ahalik eta denbora gehien eman behar dute fluxu ekonomikoaren barruan, energia aurreztea errazteko, eta karbono-dioxidoaren emisioak eta hondakinen produkzioa murrizteko.

2.- Hondakinen kudeaketa lurralde-ikuspegi integral batetik planifikatzea, lurraldeko eskala guztietan lehendik dauden premiak koordinatu ahal izateko.

3.- Hondakinen gaikako bilketa sustatzea, hondakinak berreskuratu, berrerabili eta birziklatzeko bidea erraztuz eta zabortegietara ahalik eta gutxien botaz.

4.- Hondakinen garraioa optimizatzea, banaketari, hondakinak sortzeko eta biltzeko puntuen artean dauden tarteei eta hondakinak kudeatu eta tratatzeko instalazioei dagokienez.

5.- Hondakinak kudeatzeko azpiegiturek ingurumenari, paisaiari eta herritarrei sortutako eragina minimizatzea.

Lurzorua baliabide gisa

1.- Ekonomia zirkularraren estrategia lurralde- eta hirigintza-plangintzan integratzea, eskuragarri dagoen lurzoruaren erabilera administratuz ondasun urria dela, eta beraz, haren erabilera eta garapena optimizatu beharra dagoela kontuan hartuta.

2.- "Lurzoruaren degradazio garbia zero izateko" helburua bete dadin sustatzea.

3.- Dagoeneko antropizatu diren lurzoruen berrerabilera sustatzea lurzoru birjinen mesedetan, eta ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuz.

4.- Lurzoruaren kalitatea zaintzea, elikagaien, uraren eta energia-segurtasunaren premia orokorrak betetzeko oinarrizko baliabidea den heinean.

5.- Lurzoruek ematen dituzten laguntzako, hornidurako, erregulazioko eta laborantzako zerbitzuak mantentzea edo hobetzea, zerbitzu horiek ahalbidetzen dituzten lurzoruaren eginkizunetan eta biodibertsitatean nabarmen eragin gabe. Landare-produkziorako laguntza- eta hornidura-zerbitzuen eta lurzoruak uraren kalitaterako eta eskuragarritasunerako eta berotegi- efektuko atmosfera-gasak osatzeko ematen dituen zerbitzu erregulatzaileen arteko oreka bilatzea.

6.- Lurzoruaren biodibertsitatea mantentzea, lurzoruekin lotutako ondasun eta zerbitzu ekosistemikoak babesteko.

7.- Oinarrizko eginkizunen berrezarpena eta degradatu diren lurzoruen zerbitzu ekosistemetarako ekarpena sustatzea, birgaitze-teknika egokiak aplikatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan