Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Paisaia, kultura- eta natura-ondarea, eta baliabide turistikoak. 3. fasea

2018.eko martxoak 06

Paisaia

1.- Lurralde- eta hirigintza-plangintzako bitartekoak landu eta garatzeko prozesuetan paisaia txertatzea.

2.- Paisaia ikuspegi integraletik begiratuta balioestea, landa- eta hiri-paisaiak aintzat hartuta, kalitate handikoak zein degradatu eta lurpekoak.

3.- Herritarren parte-hartze prozesua sustatzea, nola paisaia balioestean, hala paisaiakalitatearen helburuak zehaztean zein ondare-elementu esanguratsuenak identifikatzean, hain zuzen ere, kolektibo sozial bakoitzaren ustetan, paisaia horiek oroimenezko toki bihurtzen dituzten elementuak.

4.- Paisaiari balioa ematea, kalitatezko faktore den aldetik, gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ongizatearen ikuspegitik begiratuta.

5.- Mota guztietako paisaia-inpaktuak (ikusmenari, entzumenari edo usaimenari kalte egiten diotenak) saihestea eta lurraldean garatzen diren elementu eta jarduerak integratzea, batik bat azpiegiturak eta jarduera ekonomikoko eremuak.

6.- Energia berriztagarrien garapen eta ezarpena paisaia-ondarearen iraunarazpenarekin bateragarri egiten lagunduko duten azterlan, ekintza eta neurriak sakonago lantzea.

 

Kultura Ondarea

1.- Euskal kultura-ondarea modu integralean biltzea, EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak artikulatzeko erreferentzietako bat den heinean.

2.- Euskal kultura-ondarea aktibo bat bihurtzea, garapen-eredu sozioekonomiko iraunkorrarekin eta gure herrialdeko hiri- eta landa-berroneratzeko prozesuekin bateragarria, horretarako beharrezkoak diren tresnak ezarriz.

3.- Gizarte zibilak euskal kultura-ondare materialaren eta immaterialaren kontserbazioan parte har dezan sustatzea.

 

Natura Ondarea

1.- EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan natura-ondarea modu integralean sartzea, ekosistemen babesa sustatuz.

2.- Euskal ondare naturala aktibo bat bihurtzea, garapen-eredu sozioekonomiko iraunkorrarekin bateragarri egitea eta aukera-tresna den heinean balioa ematea.

3.- Hiri-biodibertsitatea sustatzea, bizi-kalitaterako eta herritarren osasuna hobetzeko elementu garrantzitsua den neurrian.

4.- Erantzunkidetasuna eta natura-baliabideen erabilerak bateragarri egiteko aukera eta natura-ingurunearen kontserbazioa sustatzea.

 

Baliabide turistikoak

1.- Baliabide turistikoen gozamena gure lurraldeko natura- eta kultura-ondarearen babesa eta hobekuntzarekin bateragarri egitea, ondare horren babesa bermatzeko etorkizuneko belaunaldiei begira.

2.- Baliabide turistikoen plangintza egitean eskaintza dibertsifikatu, irisgarri eta hainbat alorretan (gizartea eta kultura, ekonomia eta ingurumena) iraunkorra lortu beharra aintzat hartzea.

3.- Baliabide turistikoen antolamendua lurralde- eta hirigintza-plangintzan ongi txertatzen dela bermatzea.

4.- Lurralde- eta hirigintza-plangintzatik, baliabide turistikoen aprobetxamendu iraunkorra bermatzeko behar diren irizpide eta neurriak hartzea.

5.- Helmugen karga-ahalmena aintzat hartzea, ez bakarrik naturaguneetan, baita hiriguneetan ere, bereziki bertakoen bizi-kalitatea kolokan jar daitekeenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan