Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak Delituaren Prebentziorako Analisi Kriminalaren Nazioarteko I. Mintegia inauguratu du

2018.eko martxoak 06
Hiru egunetan mundu osoko aditu kriminalistak elkartuko dira
 
Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak gaur goizean inauguratu du Zornotzan Delituaren Prebentziorako Analisi Kriminalaren Nazioarteko I. Mintegia. Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiak antolatu duen ekitaldi honen baitan ikerketa kriminalarekin zerikusia duten hainbat gaitako nazioarteko aditu talde bat elkartuko da Bizkaiko herri horretan.

Mintegia Zornotza Aretoan ari dira egiten eta datorren ostegunean, hilaren 8an amaituko da. Txostenak aurkezteaz gainera tailerrak ere egingo dira bertan, eta administrazioetako, polizia-erakundeetako eta unibertsitatearen esparruko hainbat adituk parte hartuko dute.

Programa

Asteartean, jardunaldien lehenengo egunean, eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán Herediak eta Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoa superintendenteak inauguratu ondoren, Buenos Aireseko Poliziako Gastón Pezzuchi komisarioak emango dio hasiera mintegiari Analisi Kriminala, informazioaren aroan segurtasuna kudeatzeko jakin beharrekoa gaiarekin.Jarraian, Elxeko Miguel Hernández eta Castellóko Jaume I unibertsitateetako Daniel Salafranca eta Manuel Rodríguez Herrera irakasleek, hurrenez hurren, Hiri segurtasuna kudeatzeko eredua, SDIK (Zientzia, Datuak, Inteligentzia eta Ezagutza) gaiaren inguruko eztabaida egingo dute. Lehenengo egunari amaiera emateko Analisiaren garrantzia segurtasun politikak diseinatzean: beharrezkoa den lan baten errealitateak eta mitoak gaiaren azalpena egingo du Adriano Perticone analista argentinarrak.

Bigarren jardunaldiari Bonneko Rheinischem Friedrich-Wilhelms Unibertsitatean Gizarte Antropologian doktore den Patricio Tudelak emango dio hasiera, eta Delituaren prebentziorako politika publikoen konfigurazioan analisi kriminalak duen eginkizuna eta justizia prokurazioa gaiaz hitz egingo du. Jarraian, Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean doktore den Carles Sotok eta Argentinako Poliziako aditua den Ariel Chelini ofizialak Poliziaren ebaluazioa prebentzioan: ponderazio koefizientea eta onurak hedatzea gaiaren inguruko eztabaida egingo dute.Mariana Ciresse abokatu eta analista argentinarrak Predikzio analisia: eremu beroak eta berbiktimizazioa gaiaz hitz egingo du, eta, ondoren, Kanadako, Monrealgo Kriminaltasunaren Prebentziorako Nazioarteko Zentroaren zuzendari Pablo Madriaza adituak Estremismo biolentoa: faktoreak eta tokian, estatuetan eta nazioartean ezarri beharreko neurriak gaia izango du hizpide. Jardunaldiari amaiera emateko Analisi kriminalaren garapena Ertzaintzan azalduko du Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiko Mikel Eguimendia adituak.

Hirugarren egunari Txileko Poliziako Enrique Bassaletti eta Madriel Fuentes adituek emango diote hasiera, eta Txileko Karabineroen analisi kriminalerako sistemakazalduko dituzte.Jarraian, Argentinako Poliziako Nestor G. Villegas komisarioak Inteligentzia Kriminala, delituen prebentziorako elementu baliagarria txostena aurkeztuko du, eta ondoren egingo den tailerrean Gastón Pezzuchik, Mariana Ciressek, Ariel Chelinik eta Daniel Salafrancak parte hartuko dute. Azken txostena Patricio Tudela doktoreak aurkeztuko du, eta gaia izango du Analisi kriminaleko unitateak eta tokiko segurtasun behatokiak: segurtasunerako erremintak eta gaitasunak.

Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondok emango dio amaiera Mintegiari.

 

Mintegian parte hartuko duten adituei elkarrizketa egin nahi dioten hedabideek Ertzaintzako Prentsa Zerbitzuaren bidez eskatu ahal izango dute. Telefono zk.: 94.607.9282; helbide elektronikoa: prensa@seg.euskadi.eus.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Segurtasuneko sailburuak Delituaren Prebentziorako Analisi Kriminalaren Nazioarteko I. Mintegia inauguratu du... https://t.co/EpnCkbDkyi

Ekitaldiko kargudunak