Berriak Osasuna
Eu

Sobornatzeagatik zigor-sententziari buruzko prentsa oharra

2018.eko martxoak 02

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Osakidetzako erosketa, obra eta zerbitzuen Zuzendaritzaordeko bitarteko funtzionario bati Bizkaiko Epaitegiak sobornatzeagatik ezarri dion zigor-sententziari buruz, honako hau adierazi nahi dute:

- Kasuaren epai-komunikazioa jaso zuenetik, Osakidetzak instantzia judizialei igorri die eskatutako informazioa, gertatutakoa ahalik eta azkarren argitzen laguntzeko asmoz.

- Halaber, autoa Osakidetzari jakinarazitakoan, Euskal Osasun Sistemak erabaki zuen kautelazko neurria hartu eta "funtzioak etetea" Osakidetzako bitarteko funtzionariari, eta hala izan da epaitegiaren epai irmoa ezagutu arte.

- Adjudikazioak direla eta Osakidetzak eduki ekonomikoko kalterik jasan duen argitze aldera, Euskal Osasun Sistemak 2012 eta 2013 urteetan egindako espedienteen adjudikazioen analisia egin zuen, eta ez da kalte ekonomikorik objektibatu.

- Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak adierazi nahi dute kudeaketa zorrotz, arduradun eta eraginkorraren aldeko apustu argia egiten dugula.

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 2an

                                                                 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Nota de prensa respecto sentencia de condena por cohecho ➡︎ https://t.co/LNiX0Hhcdy