Eu

Nirea Topaketa Gustoko azokan

2018.eko martxoak 02

BECen ospatzen ari den Gustoko azokaren testuinguruan ospatu da gaur goizean Nirea Topaketa. Programa bultzatzen duten eragileek parte hartu dute, baita gonbidatu gisa ere, programaren helburuak lortzen lagundu ahal duten enpresa eta erakundeek.

Jardunaldiaren helburuak honakoak izan dira:

  • Nirean lortu diren aurrerapenen berri eman.
  • Euskal enpresa eta erakundeek konpromiso zehatzak hartu ditzaten egin daitekeena landu.
  • Nirearen espirituarekin bat datozen jarduera guztien bozgorailua izan daitezkeen komunikazio tresnak partekatu.
  • Aliantza berriak eratu.

Topaketa Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak inauguratu du, eta parte hartu dute 60tik gora pertsonak.

Euskal gizarteak Euskadiko landa nahiz itsasertzeko ingurunearen garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa sustatzea du helburu NIREAk. Erabaki eta ekintza txikiek eragin bat dutelako gure ekonomiaren, gizartearen nahiz ingurumenaren ereduan. "Nirea" da horren izena, konpromisoa pertsonala delako, eta Programa hau norberaren erabakiekin eraiki delako, ekintzak eta nahiak batuz. Bertan bai enpresek eta bai erakundeek ere parte hartzen dute. Eta batez ere, euskal gizartea osatzen duten pertsonek parte hartzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak