Berriak Lehendakaritza
Eu

Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera

2018.eko martxoak 02

Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera San Frantziskoko eskual etxean (South San Francisco Basque Cultural Centerren) izan da 2018ko otsailaren 16an, ostiralarekin.  Bileran Ipar Amerikako 4 herrialdetako 16 euskal etxeetako ordezkariek hartu dute parte: Mexikokoak, Amerikako Estatu Batuetakoak, Kanadakoak eta itsasoz haraindiko Frantziakoak (Saint Pierre et Miquelon-ekoak hain zuzen ere; hau da, Kanadako kostaldearen aurrean dauden Frantziako irlak).

Bilera Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Valerie Etcharren N.A.B.O.ko aurreko presidenteak eta Annie Gavica N.A.B.O.ko egungo presidenteak gidatu dute.

N.A.B.O.  (North American Basque Organizations Incorporated) Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen federakuntza da.

Oro har, bileran landu diren gaiak ondorengo hauek izan dira: “Ipar Amerikako euskal komunitateen etorkizuna”, “ahozko testigantzak eta kultura ondarea”, “belaunaldien arteko transmisioa” eta “praktika onen agenda”.

Horren haritik hainbat proposamen eztabaidatu dira, Ipar Amerikako euskal diasporaren eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren arteko  koordinazioa hobetzeko. Haien artean, informazio eta komunikazio teknologia berrien eremuan kokatuak daudenak. Horren adibide azpimarragarrietako bat izan da Basque Global Network, mundu mailako euskal sare soziala Internet-en.

 

Ipar Amerikako euskal komunitatearen bilakaera.

Historikoki, munduko beste diasporetan gertatu izan den bezala, Amerika izan da euskal diasporaren kasuan ere helmuga nagusia. Horrela 50.eko eta 60.eko hamarkadetan (baina hamarkada horien aurretik ere bai) milaka euskaldunek (bai Hegoaldekoak, bai Iparraldekoak) Euskal Herria utzi zuten Ipar Amerikara emigratzeko.

Haatik, 80ko hamarkadatik aurrera aldaketak garaiak izan dira. Bilakaera teknologikoa eta soziala handia izan da mundu osoan, baina batez ere berton, Ipar Amerikan.  Hango euskal komunitatean talde-nortasunari buruzko ikuspuntu berriak sortu izan dira, teknologiak izugarrizko eragina du komunitatean eta gero eta handiagoa da arriskua nortasuna eta komunitate ezaugarriak diluitzeko gaur egun bizi garen (molde anglosaxoiera egokituta dagoen) globalizazioan.

Hortaz, gaur egun, Ipar Amerikako euskal diasporaren kideen bizimoldea oso bestelakoa da haien aurrerakoek bizi izan zutenarekin alderatuz. Belaunaldi aldaketa gertatu da, ez dago ia emigraziorik Euskal Herritik Ipar Amerikara, eta Mundu Berrian jaiotako bigarren, hirugarren edo, are gehiago, laugarren belaunaldiak ari dira euskal etxeak osatzen.   

Estatu Batuetako euskal etxe gehienak  N.A.B.O.-n daude. N.A.BO.k euskal kultura mantentzea eta sustatzea, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen koordinazioaren alde egitea eta ikusgarritasuna ematea Atlantikoz gaindiko euskal komunitateari ditu helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Benan Oregi