Eu

Eraberean Sareak online argitaratu du tratu-berdintasunaren eta bazterketarik ezaren aldeko oinarrizko gida

2018.eko martxoak 02
  • Batik bat, eskumen-eremuaren arabera, hirugarrenek jasandako bazterketa-gertakariei eta/edo gorroto-delituei lotutako demandak jaso ditzaketenei zuzentzen zaie
  • Gida hori www.euskadi.eus/erabereansarea web-orrian ere badago.

Vitoria-Gasteiz, 2018/03/02

Eraberean Sarea Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, arraza, etnia edo nazioa eta sexu-orientazioa eta -identitatea eta genero-identitatea dela-eta egiten den bazterketaren aurka borrokatzeko. Sarean immigrazioaren, ijitoen herriaren eta LGTBI kolektiboen sustapenaren eremuan lan egiten duten gizarte-erakundeek parte hartzen dute. Sareak online argitaratu du tratu-berdintasunaren eta bazterketarik ezaren aldeko oinarrizko gida bat, eta, laster, paperean ere argitaratuko du.

 

Batik bat, eskumen-eremuaren arabera, hirugarrenek jasandako bazterketa-gertakariei eta/edo gorroto-delituei lotutako demandak jaso ditzaketenei zuzentzen zaie. Era berean, informazioa ematen laguntzeko eta sinergiak sortzeko tresna da, tratu-berdintasunerako eta bazterketarik ezerako printzipioaren aplikazioan osagarritasun egokia eduki ahal izateko. Azken batean, arraza, etnia edo nazioa eta sexu-orientazioa eta -identitatea eta genero-identitatea dela-eta egiten den bazterketaren aurka borrokatzeko tresna da.

Dokumentuak bazterketaren eta gorroto-delituen aurkako borrokan dauden oztopoak zehazten ditu, kontzeptuak adibide praktikoekin argitzen ditu, araudi-esparruak gogorarazten ditu, bazterketarako eta/edo gorroto-delituetarako joera duten eremuak ezartzen ditu, EAEn intereseko baliabideak jasotzen ditu, bazterketako eta/edo gorroto-delituko gertakari baten aurrean jarduteko oinarrizko orientazioak ematen ditu, eta Eraberean zer den gogorarazten du.

Eraberean sareak arreta bereziko zerbitzua eskaintzen du; arraza, etnia edo nazioa eta sexu-orientazioa eta -identitatea eta genero-identitatea dela-eta egiten den bazterketaren biktima izan daitezkeenei eta horrelako bazterketa-egoeren berri duten pertsonei laguntza eta aholkularitza eskaintzen die. Arreta aurrez aurrekoa edo telefonikoa izan daiteke, edo posta elektronikoaren bidezkoa.

Egoera jakin batzuen aurrean laguntza eskaintzeaz gainera, Eraberean Sareak gizarte-kontzientziazioko eta -sentsibilizazioko prebentzio-plangintzarekin lan egiten du. Horretarako, sentsibilizazio-jarduketak, eragileei prestakuntza emateko jarduketak, zabalkunderako materialak sortzeko, gizarte-instituzio eta -erakundeei aholkularitza emateko jarduketak antolatzen ditu, besteak beste.

Honako elkarte hauek eratzen dute Eraberean Sarea: CEAR Euskadi, Gurutze Gorria, Gao Lacho Drom, Aldarte, Kale Dor Kayiko, Nevipen, Errespetuz, CITE-CC.OO, Gehitu, AGIFUGI eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa. Sareak hiru lurraldeetan dihardu, eta, batik bat, bizitza pribatuaren eremuan zentratzen da. Elkarte horiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hedatzen dira, eta “antena” lanak egiten dituzte, diskriminazio-egoerak antzemateko eta pertsona eta taldeei arreta emateko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AGIFUGI
    2018.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Red Eraberean publica online la guía básica por la #igualdad de trato y no #discriminación ➡︎ https://t.co/8wJvekxqVX https:…

  • @GlaciarBlue
    2018.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Red Eraberean publica online la guía básica por la #igualdad de trato y no #discriminación ➡︎ https://t.co/8wJvekxqVX https:…

Ekitaldiko kargudunak