Eu

Artolazabalek Gizarte Zerbitzuen Lurralde Batzordean parte hartu du; batzordeak lan-mahaia proposatzen du erkidegoen artean, laguntzarik ez duten adingabeen arazoari heltzeko

2018.eko martxoak 01
  • Bilera Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputatuekin batera
  • Sailburuak, halaber, “gizarte-bonu energetikoa eta haren arauketa aipatu ditu; izan ere, koordinazio gehiago behar da, pertsonarik ahulenekin politika energetikoa zehazteko”
  • Zeinu-hizkuntzen aitorpena eta garapena, nazioarteko adopzioa eta boluntariotza aztertu dituzte
  • Halaber, espektro autistaren inguruko estrategiari eta ekintza-planari heldu zaie, eta web-orrialdeetako irisgarritasunari buruzko txostenak aztertu dira

Madril, 18 03 01

Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak, Euskadiko ordezkarien eta zenbait autonomia-erkidegoren ekimenez, lan-mahaia sortuko du, laguntzarik ez duten adingabeen egoera aztertzeko. Erkideak, Euskadi ere bai, gaur goizean, Madrilen, Dolors Montserrat ministroari zera eskatu dio: “hainbat ministerioren eta autonomia-erkidegoren parte-hartzea izango duen estrategia, adingabeentzako babesarekin barik, immigrazioarekin zerikusi gehiago duen fenomenoaren aurrean”.

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Gizarte Zerbitzuen Lurralde Batzordearen eta Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistemaren osoko bilkuraren aparteko bileran parte hartu du, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioan, Marian Olabarrieta, eta Isabel Sánchez-Robles foru-diputatuekin batera.

 

Topaketan, autonomien ordezkariek parte hartu dute, eta Dolors Montserrat Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko ministroa izan da bertako buru. Artolazabal sailburuak, halaber, “gizarte-bonu energetikoa eta haren arauketa aipatu ditu; izan ere, koordinazio gehiago behar da, pertsonarik ahulenekin politika energetikoa zehazteko”

 

Hitzorduan, Gizarte Zerbitzuen Lurralde Batzorderako araudi berriaren onespena eta desgaitasunerako Estatuan dauden baremo berriak –nazioarteko sailkapenera egokitzen dira– aztertu dira, eta hitz-moteltasunerako estrategia prestatzea onetsi da.

 

Halaber, zeinu-hizkuntzen aitorpena eta espektro autistari buruzko ekintza-planaren inguruko estrategia aztertu dira, eta web-orrialdeetako irisgarritasunari, nazioarteko adopzioari eta boluntariotzari buruzko zenbait txostenen inguruan jardun da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Dolors Montserrat, Marian Olabarrieta, Isabel Sánchez-Robles, Miguel Laparra y resto de consejer@s de Empleo y Políticas Sociales de las CC.AA.