Eu

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak inauguratu du Gustoko Feria gaur

2018.eko martxoak 02

Azoka honetan produktua da ardatz nagusia eta bigarren edizioan tokiko produktuaren erreferentziazko merkatua bilakatzeko oinarriak indartu egin dira.

Inaugurazio ekitaldian Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu du lehen sektoreak egiten duen lanaren profesionaltasuna. Lehen sektorea elikaduraren balio katearen parte da, eta produkzioa bera da katearen lehen begi-katea. Handik hasi eta elikagaien kontsumoa, transformazioa, elikagaien industria, banaketa eta elikagaien komertzializaziorarte, modu eraginkor eta jasangarrian.

Euskadik Gastronomia eta Elikadura Plan bat dauka eta helburua argia da, elikaduraren eta gastronomiaren balio katearen pisua handitzea egungo BPGren %10,9tik lau urte barru helburu den %12ra. 2.457 miloi euroko aurrekontua dago helburu horretaraino bidea egiteko.

Gustokoren testuinguruan Euskadik stand propioa du, eta bertan Jatorri Izendapeneko ardoei buruzko informazioa ematen da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Txakolina, Errioxar Arabako ardoa eta Euskal Sagardoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak