Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Lehendakariak nabarmendu du “Alakrana”ko marinelen eta haien familien “adorea” eta instituzioen eta alderdi politikoen “lankidetza” ere bai

2009.eko azaroak 17

Eusko Jaurlaritzak berretsi du 36 marinelak askatu egin dituztela eta "onik eta osorik" daudela

Nekazaritza eta Arrantza sailburuak agiri ofizial bat irakurri du Lehendakariaren izenean, berau gaixorik baitago. Agiri horretan, Lópezek "besarkada handi" bat bidaltzen die familiei, eta "behar duten guztia" eskaintzen die, normaltasuna berreskuratzen duten arte

Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk "besarkada handi" bat bidali die, Lehendakariaren izenean, familiei eta "Alakrana" atun-ontziko marinelei, gaur goizean Somaliako uretan askatu baitituzte; halaber, Eusko Jaurlaritzaren aldetik "behar duten guztia" eskaini die, iragan urriaren 2an galdutako "normaltasuna berreskuratzen duten arte".

Patxi López Lehendakariaren izenean -bera gaixorik dago-, eta Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Pilar Unzaluk txalotu du armadoreak, patroiak, eta marinelek erakutsi duten "adorea", eta baita egoera hori pairatu duten familien "adorea" ere. Gainera, eskerrak eman dizkie alderdi politikoei eta instituzioei, egun hauetan azaldutako "lankidetzagatik" eta "askapena helburu bakartzat zuten ahaleginak batzeagatik".

Eusko Jaurlaritzak zuzenean kontaktatu ditu euskal marinelen familiak, "Alakrana" itsasontziko 36 marinelak aske eta "onik eta osorik" zeudela berresteko -Unzaluk azaldu duenez-. "Iragan urriaren 2tik aurrera atxikita zituzten pirata somaliarrek askatu egin dituzte, eta horrela bukaera eman zaio giza drama honi", erantsi zuen. Normaltasuna ahalik eta arinen berreskuratzen laguntzeko nahia helarazi die Eusko Jaurlaritzaren eta Patxi Lópezen izenean; horretarako, Eusko Jaurlaritzak adierazi du "prest dagoela sostengua ematen jarraitzeko behar duten guztirako", esan du sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria